{"id":3789,"date":"2016-01-29T09:50:24","date_gmt":"2016-01-29T07:50:24","guid":{"rendered":"http:\/\/arduratu.info\/?p=3789"},"modified":"2016-01-29T09:50:24","modified_gmt":"2016-01-29T07:50:24","slug":"que-hacer-ante-una-intoxicacion-etilica-grave","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/que-hacer-ante-una-intoxicacion-etilica-grave\/","title":{"rendered":"Alkohol-intoxikazio larri baten aurrean zer egin"},"content":{"rendered":"<p>Alkohola da gehien kontsumitzen den droga adin tarte guztietan, sexu bietan eta talde sozial gehienetan.<br \/>\nGainera, azkenengo urteotan eta batez ere gazteriaren artean, alkohola edateko modu tradizionalak aldatu egin dira, hau da, egun gehiago edaten dira konbinatuak eta gradu asko dituzten likore destilatuak -lehen batez ere ardoa eta garagardoa hartzen ziren- bai taberna eta diskoteketan eta baita toki publikoetan ere (plazan, parkeetan,&#8230;&#8221;boteiloia&#8221; deritzona), eta bereziki asteburuetan. <\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/botellon.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/botellon.jpg\" alt=\"botellon\" width=\"780\" height=\"533\" class=\"aligncenter size-full wp-image-3799\" srcset=\"https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/botellon.jpg 780w, https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/botellon-300x205.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 780px) 100vw, 780px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Alkoholak dosi txikietan euforia eta desinhibizioa eragiten du eta hori dela eta sarritan droga estimulatzailea dela pentsatzen da, baina izatez, depresorea da eta dosia handitzen goazen heinean, nerbio-sistema zentrala moteltzen du, koma, arnasketaren moteltzea, eta beharrezko neurriak hartu ezean, heriotza ere eragin dezakeelarik. Edariak zenbat eta gradu gehiago izan, odolean alkohol-kontzentrazioa handiagoa izango da eta dosi txikiagoarekin ere eraginak larriagoak izango dira.<br \/>\nKontuan izan behar da alkohola beste droga batzuekin nahastu daitekeela eta horrek arriskuak areagotzen dituela.<\/p>\n<p>Pertsona guztiek izan dezakete alkohol-intoxikazio bat noizbait baina gaztetxoenak eta adingabekoak arrisku handiagoa dute heldutasuna falta zaielako, bai psikologikoki eta baita fisikoki ere garatzeke daude eta.<\/p>\n<p>Odolean gorputzak jasan dezakeena baino etanol gehiago dagoenean ematen da alkohol-intokizazioa eta pisuaren, sexuaren, egoera fisiko eta animikoaren eta beste adierazle batzuren arabera egongo da, baina orokorrean, odol litroko 3 gramo etanolekin intoxikazio larriaren arriskua dago. <\/p>\n<p>Sintomak, beste batzuen artean, hiperbentilazioa, eszitazio psikomotorea -asaldura edo dardarak, esaterako-, paralisi zantzuak, nahasmendu egoera, hipogluzemia, goragaleak, izerdialdiak eta gorakoak izaten dira.<br \/>\nKasu larrietan arnas gelditze hilgarria gertatu daiteke.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/posicion-lateral-de-seguridad.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/posicion-lateral-de-seguridad.jpg\" alt=\"posicion lateral de seguridad\" width=\"800\" height=\"600\" class=\"aligncenter size-full wp-image-3800\" srcset=\"https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/posicion-lateral-de-seguridad.jpg 800w, https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/posicion-lateral-de-seguridad-300x225.jpg 300w, https:\/\/arduratu.info\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/posicion-lateral-de-seguridad-60x45.jpg 60w\" sizes=\"auto, (max-width: 800px) 100vw, 800px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Desiragarriena litzateke nerabe eta gazteek beraien burua honelako egoera batean ikusi behar ez izana eta horretarako, heziketa eta prebentzioa funtsezkoak dira, bai familian eta baita beste gune sozializatzaile batzuetan ere; baina zoritxarrez, datuek erakusten digutenez, errealitatea bestelako da eta hori dela eta, garrantzitsua da gaztetatik lehen sorospenen oinarrizko ezagutza batzuk izatea eta lagunen batek alkohol-intoxikazio larri bat izango balu, zer egin behar duten erakustea:<\/p>\n<ul>\n<li>Lehenik eta behin <strong>beti<\/strong> larrialdietara deitu.<\/li>\n<li>Kontzientzia-egoera aztertu eta pertsonak arnasa hartzen duela eta pultsua duela egiaztatu.<\/li>\n<li>Arropak lasaitu estu badaude, baina pertsona hotzatik babestuta mantenduz hipotermia saihesteko.<\/li>\n<li>Pertsonak arnasa hartzen badu eta pultsua badauka, segurtasuneko albo-posizioan jarri (alboz etzanda) gorakoak izanez gero, itotzea saihesteko.<\/li>\n<li>Pertsonak konortea galdu badu, arnasten jarraitzen badu eta pultsua badauka egiaztatu. Honela izango ez balitz, erreanimazioa egiten hasi baina <strong>soilik<\/strong> prozedura ondo ezagutuz:<br \/>\n\u2013 Buruz gora jarri pertsona besoak eta zangoak luzatuta.<br \/>\n\u2013 Arnasbideak ireki (bekoki-kokots maniobra).<br \/>\n\u2013 Biohotz-masajea hasi (nola egiten den dakigunean bakarrik)<\/li>\n<li>Pertsonarekin gelditu sanitarioak edo beste arduradunen bat heldu arte, hau da, kaltetutako pertsona <strong>inoiz<\/strong> ez utzi bakarrik.<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/br><\/p>\n<p><strong>Inoiz egin behar ez dena:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Kafea eman, batez ere gatzarekin, edo beste etxe-erremediorik.<\/li>\n<li>Esnea edo beste likido batzuk eman.<\/li>\n<li>Botarazi, okada bronkioetara arnasteko arriskua baitago.<\/li>\n<li>Bihotz-masajea egiten hasi teknika hau ondo ezagutzen ez bada.<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Desiragarriena litzateke nerabe eta gazteek beraien burua honelako egoera batean ikusi behar ez izana eta horretarako, heziketa eta prebentzioa funtsezkoak dira, bai familian eta baita beste gune sozializatzaile batzuetan ere; baina zoritxarrez, datuek erakusten digutenez, errealitatea bestelako da eta hori dela eta, garrantzitsua da gaztetatik lehen sorospenen oinarrizko ezagutza batzuk izatea eta lagunen batek alkohol-intoxikazio larri bat izango balu, zer egin behar duten erakustea.<\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":3808,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[7,8,26,193,38,48,161,139],"class_list":["post-3789","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-blog","tag-adolescentes","tag-alcohol","tag-educacion","tag-intoxicacion-etilica","tag-jovenes","tag-prevencion","tag-primeros-auxilios","tag-riesgos"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3789","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3789"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3789\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3815,"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3789\/revisions\/3815"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3808"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3789"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3789"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/arduratu.info\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3789"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}