Mundua eta historia aldatu duten milioika emakume zientzilari, artista, mediku, filosofo edo esploratzaile daude, baina Las chicas son guerreras liburuan, 26 hautatu dira, haur eta nerabeek seguruenik ez testu liburuetan, ezta filme edo sare sozialetan ere aurkituko ez dituzten emakume izagurriak ezagutu ditzaten. Emakume hauek ez daude pertsonai garrantzitsuen historian barneratuta, izugarri garerantzitsuak izan diren arren.

chicasmalala

Montelo zigiluak argitaratutako liburu honetan, Nuria Aparicioren irudi-bildumak 26 emakume ezberdinen bizitza harrigarri eta ezezagunak aurkezten ditu. Aintzinako emakumeak, Alejandriako Hipatia esaterako, eta gaur egungoak ere agertzen dira, Malala Yousafzai edo Lady Gaga bezala.

hipatia

Liburuaren egileak diren Irene Civicok eta Sergio Parrak azaldu duten moduan, garaiaren araberako hautaketa egin zuten eta gaur egungo emakumeak ere barneratu zituzten neskak hauetako batzuekin identifikatuta senti daitezan.

chicasportadafrida-khalo

Liburuan agertzen diren diziplinak ere anitzak dira, emakumeen tokia zaintzen mundua edo artea baino ez dela adierazten duen mitoa suntsitzeko. Arte mundua ere agertzen da, noski, Frida Kahlo bezalako emakumeek irudikatuta, baina teknologia ere aurki dezakegu, Angela Ruiz Robles irudikorra edo haririk gabeko komunikazioetan aintzindaria izan zen Hedy Lamarr bezalako emakumeen bidez.