Harremanak 94 444 4249 | arduratu@etorkintza.org

Materialak

internet-library

Irakurtzeko edo soilik kontsultatzeko interesgarriak edota erabilgarriak izan daitezkeela uste dugun materialak biltzen joango gara atal honetan.

Zuen hezitzaile eta eragile prebentibo roletan lagundu zaitzaketen baliabide ezberdinen eskaintza zabala jartzea zuen esku da gure helburua: aldizkariak, liburuak, gidak, ikus-entzunezko baliabideak, baliabide didaktikoak, artikulu interesgarrietarako estekak,… .

Guraso izatea saritan lan saila eta frustrantea izan daitekeela jakin badakigu eta arrazoi horrengatik ahal dugun neurrian zeregin horren pisua arindu nahi izan dugu zuen kontsultarako eskura izan ditzakezuen baliabide ezberdinak eskainiz.

Beste batzuen artean, gomendatutako irakurgaiak (gomendagarriak), familiaren eta heziketaren arloko gaietan espezializatuta dauden gidak, ikus-entzunezko baliabide informatiboak zuentzako eta baita hezigarriak beraiekin ikusteko eta lantzeko, eta orokorrean, interesgarria, baliagarria, eta egokia iruditzen zaigun guztia.
Behar duzuen guztia aurkitu ditzazuela espero dugu, baina guk egindako baliabide hautaketa zuen ustez egokia eta zabala ez bada edo gai zehatzen batekin lotutako baliabideak faltan botatzen badituzue edo alderantziz, guk ahaztu dugun eta zuek gomendatuko zenuten baliabideren bat ezagutzen baduzue, ez izan inongo lotsarik eta jakinarazi eiguzue gure foroaren bidez, eskertuko dizuegu eta.

Gida didaktikoak

 

Cómo fomentar el autocontrol y la tolerancia a la frustración en los hijos y las hijas

como-fomentar-el-autocontrol-y-la-tolerancia-a-la-frustracion-en-los-hijosGida honen helburua gurasoei laguntzea da beraien seme-alabengan autokontrola eta frustrazioarekiko tolerantzia sustatzen.

Deskargatu



¿Por qué es importante hablar de alcohol?

guiaAlcoholGazteen alkohol kontsumoari buruzko hausnarketa eragin nahi duen gida informatiboa dugu.

Deskargatu

 

Seme-alabei drogen arloan laguntzea

Guiaa
Gida honen xedea gurasoei beren seme-alaba nerabeak drogetatik babesten laguntzea da.

Deskargatu

Vivir en Salud. Claves para estar bien

vivir en salud alimentacion
Elikadura osasuntsuak eta ariketa fisikoa egiteak duen garrantziaz kontzientzatu nahi duen gida.
Deskargatu








Guía de trastornos de la conducta alimentaria: anorexia, bulimia y obesidad

gua-tiempo-de-respuesta-gua-de-trastornos-de-la-conducta-alimentaria-anorexia-bulimia-y-obesidad-1-728
Anorexia, bulimia eta gizentasuna lantzen dituen gida.
Deskargatu













Alimentación saludable. Guía para familias

Alimentacion
Familiei seme-alaben elikadura egokiaren inguruko laguntza eskaini nahi dien gida dugu hau, etxean eta eskolan ikasten denaren artean koherentzia egon daiten.
Deskargatu









Guía para dejar de fumar

DEJARFUMAR

Erretzeko ohitura eta tabakoarekiko menpekotasuna eteteko estrategia ezberdinak jartzen ditu zure esku gida honek, eta erretzea ikasitako jokabidea den heinean, kontrolatu eta aldatu daitekeela azpimarratzen du.

Deskargatu











Hablemos de drogas: una realidad que debe tratarse en familia

guiafamiliasintro-imagen1_es
Familian lan prebentibo eraginkor bat egite aldera, 11 eta 18 urte bitarteko neska-mutilen familiengan drogen inguruko hausnarketa eragin nahi du gida honek.

Deskargatu

Guía de orientación para familias con adolescentes

20121029110917-guia-familias-con-adolescentes.-andalucia
Seme-alaben heziketaren inguruko informazio-bilduma da gida hau eta nerabeen garapen prozesuan berebiziko garrantzia duten aspektu guztiak azaldu nahi ditu.

Deskargatu

Ikerketak eta txostenak

Monografikoa: Adingabeak eta alkohola

menores y alcoholMonografiko hau adingabeen alkohol kontsumoari buruzkoa da eta gai honen inguruko ikerketa, datu estadistiko eta erreferentzi interesgarri asko biltzen ditu.

Deskargatu







La percepción social de los problemas de drogas en España, 2014

Maquetación 1
15 eta 65 urte bitarteko biztanleek drogei eta hauen kontsumoei buruz duten ikuspegiak azken 20 urteotan izan duen bilakaera aztertzen du FAD-ek egindako ikerketa honek, oraingo emaitzak, 1999an eta 2004ean egindako beste ikerketa bietako emaitzekin konparatuta.

Deskargatu

Aldizkariak

Eskolatik Etxera

Eskolatik Etxera 2007/12

Eskolatik Etxera aldizkariaren ale honetan zuen interesekoak izan daitezkeen artikulu bi aurki ditzakegu: gaztetxoenen hastapen sexu-afektiboari buruzkoa bat eta seme-alabak asteburuetan kalera irteten hasten direnean gurasoek izaten dituzten beldur eta kezkei buruzkoa bestea. Zuen gustokoa izatea espero dugu.

Eskolatik Etxera 2009/19

Oraingo honetan, Euskadiko drogen inguruko emaitza nagusiak biltzen ditugu.

Eskolatik Etxera 2010/21

Zenbaki honetan “boteiloiarekin” zerikusia duten kezka batzuei erantzuten saiatu gara. Ia zer iruditzen zaizuen.