Nortzuk gara?
Etorkintza Elkargoak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Arduratu jarri dugu martxan, 12 eta 15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako bloga.
Blog honen helburua familia hauek laguntzea, trebatzea eta aholkatzea da, alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzen dituzten gazte eta nerabeengan babes faktoreak sustatzeko eta arrisku faktoreak murrizteko.
Arduratuk online dagoen hausnarketarako esparru bat izan nahi du non familiei lagundu nahi zaie beraien seme-alabengan beste batzuen artean alkohol edo beste droga batzuen kontsumoa bezalako arriskuzko portaera problematikoengandik babestuko dituzten gaitasun pertsonalak, jarrerak, baloreak eta bizimoduak indartzen.
ARDURATUren bitartez, Etorkintza Elkargotik familien inplikazioa eta parte hartze aktiboa bilatzen dugu, beraien prebentzio-eragile rola sustatuz, osasunarekiko mesedegarriak diren jarrerak eta baloreak igortzeko orduan.
Gure Elkargoaren xedea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, menpekotasunen, gizarte-zaurgarritasunaren eta osasun mentalaren esparruetan, prebentzio, asistentzia eta gizarteratzearen bitartez.
Garatzen ditugun proiektuen artean, eremu formaletan zein aisialdi eta eremu irekian familiak eta hezkuntza-erkideagoa laguntzera zuzendutakoak aipatu ditzakegu.
Hezkuntzaren esparruan modu zuzenean esku hartzen dugu bai irakasleekin eta baita ikasleekin ere, Euskal Autonomi Erkideagoko ikastetxeetan erreferente bat izanik irakasleei zuzendutako aholkularitza eta trebakuntza programen garapenean.
Era berean, eskarmentu zabalekoak gara familiekin lan-komunitarioan, hauen sentsibilizazioan, trebakuntzan eta aholkularitzan, bai talde-dinamiken bitartez, eta baita arreta pertsonalizatuagoa eskaintzen duten esku hartzeen bitartez ere.
Honez gain, arrisku egoeran dauden nerabe eta hauen familientzako zentroan diziplina anitzeko erantzuna ematen diegu gazte eta nerabeek bizi ditzaketen egoera bereziki zailei eta prozesu ebolutibo honetan parte hartu beharra duten familiei.
Etorkintza Elkargoa 48 pertsonako lan-talde batek osatzen dugu, esku hartze esparru ezberdinetan aritzen garelarik gure proiektu ezberdinak gauzatu ahal izateko.
Hobeto ezagutu nahi bagaituzu:
www.etorkintza.org