Adolescentes alcohol Nerabe eta gazteen alkohol kontsumoa goraka doa, kontsumitzen duten alkohol kopuruari dagokionez eta baita hartutako edarien graduazioari dagokionez ere.

Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoak gero eta gehiago kezkatzen ditu gertakari honek eta ondorioz, gazteen kontsumoei buruzko informazio eskaera ere gero eta handiagoa da.

Gazteek alkohola kontsumitzeko dituzten eredu berrien ezaugarriak ezagutzeak, beraiekin gai honi buruz errazago hitz egiten lagundu diezakegu, ezaugarri hauek ezberdinak baitira nagusiek kontsumoen ezaugarriekin alderatuta.

Mota honetako kontsumoek dituzten eraginak eta arriskuak ezagutuz gero, gazteek elkarri transmititzen dizkieten mito eta mezu okerrei kontra egiten lagundu dezakegu.

Alkohola kontsumitzeak dituen eragin eta arriskuei buruz beraien gurasoengandik ikasten duten nerabeek aukera txikiagoa dute arriskuak hartzeko eta alkoholarekin lotutako arazoak pairatzeko: mozkorrak, kome etilikoak, zirkulazio istripuak, jarduera sexual arriskutsuak, borrokak,… .