Eskolara bueltatzeko unean, ohikoa izaten da etxeko txikienek zorriak hartzea.
Oso arrunta izaten da; izan ere hotzeriaren ostean, zorrien izurritzea arazorik arruntena izaten da umeen artean, baina hala ere kezka handia eragiten du, kutsatzea oso erraza izaten delako.

Gaixotasunik transmititzen ez duten arren, desatseginak dira eta denbora eta diru inbertsio handia suposatzen dute. Azken urteotan, gero eta kutsatze gehiago ematen dira, batez ere eskola-adinean deuden umeen artean. Hori dela eta, oso garrantzitsua da umeen burua sarri-sarri miatzea, zorriak antzemateko eta hauek akabatzeko neurriak hartu ahal izateko.

Zorriak kutsatzea oso erraza da: nahikoa da zorriak dituen norbaiten ondoan egotea, izara berdinak erabiltzea, txapelak, orraziak, ilerako gomak eta abar partekatzea,… .

nino-rascandose-piojos1

Lehenengo zantzua etengabeko azkura bizia da. Protuberantzia txiki eta gorriak ere ikusi ditzakegu buru-azalean, idunean eta sorbaldetan, ilearen sustraietan itsatsita dauden izpi txiki eta zuriak (bartzak), lo egiteko zailtasuna (zorriak aktiboagoak izaten dira ilunpean) edo buru-azalean zauri txikiak (etengabe hazkatzeagatik). Belarrien atzekaldean, garondoan eta ilearen sustraian begiratu behar da, hauek baitira zomorrotxo hauek gogokoen dituzten lekuak.

Zorriez kutsatzea oso erraza den arren, posible da hau prebenitzea aholku batzuk kontuan izanez:

  1. Umeen burua sarri-sarri miatu
  2. Irakasleek gurasoak jakinaren gainean jarri behar dituzte, hauek beharrezko neurriak hartu ahal ditzaten. Hobeto da umea etxean geratzea tratamendua amaitu arte eta zorriak guztiz desagertu arte.
  3. Garrantzitsua da ilea egunero orraztea. Elkarren ondoan dauden hortz finak dituen orrazia erabiltzea hobe.
  4. Orrazirik, urkilarik, txapelik, ileko gomarik,… ez partekatu.
  5. Orraziak ondo garbitu.
  6. Izpiliku, geranio edo erromero olio esentzialak dituzten koloniak edo lozioak erabili.


Éradication des poux et lentes sur les enfants

Tratamendua zorriak hiltzeko produktu espezifikoak eman eta sarri-sarri orraztea izaten da. Merkatuan hainbat produktu ezberdin aurkitu ditzakegu. Pediatrari edo botikariari galdetu behar diogu zein izan daitekeen produkturik egokiena umearentzat.

Zorriak tratatzeko orduan, zailtasunetako bat hauen erresistentzia handia izaten da. Horregatik, garrantzitsua da produktu bakoitzaren jarraibideak hitzez hitz betetzea. Gainera, tratamendu gehienak egun batzuk pasata errepikatu behar izaten dira.

Zorriak prebenitzeko eta akabatzeko sendabide natural eta gomendio batzuk:

  • Zorriek ez dute bizirik irauten 24 ordu baino gehiago gizakitik kanpo, baina hala ere, ilea ukitu duten gauzak irakiten dagoen uretan eta alkoholetan sartu behar dira.
  • Arropak, izarak, eskuohialak eta abar, ur oso berotan garbitu behar dira (60 gradutik gora) edo boltsa batean hermetikoki gorde aste bitan.
  • Ordu batzuez ozpin eta ur kopuru berbera duen nahasketak, zorriak ilera lotzen dituen substantzia itsaskorra urtu egiten du, orrazterakoan zomorrotxo hauek kentzea erraztuz.
  • Baten bakarrik erabiltzeko den plastikozko txanoak asko laguntzen du tratamendua laburtuz.
  • Umeak zorriak baditu, oso garrantzitsua da etxeko kide guztiek burua miatzea.
  • Koko-olioak bartzak askatzen laguntzen du baina emanda eta gero, ilea orraztu behar da beti.
  • Eukalipto hostoak eta limoiaren ura egosi, epeldu arte itxaron, ilean eman eta behin erabiltzeko txano bat jarri. Minutu batzuz utzi.
  • Intsektizidarik edo amoniakorik ez erabili, oso toxikoak baitira.