Seme-alabek ikasketetan arrakasta izan dezaten, beharrezkoa da ikasteko gaitasun intelektuala izatea, motibatuta egotea eta lan egiteko eta ikasteko ohiturak bereganatuta izatea.
Motibazioak berebiziko garrantzia du ikasteko ohiturak sustatzeko. Seme-alabak zerk motibatzen dituen jakin behar dugu, horren aranera, ikastea probetxuzkoa eta arrakastatsua bilakatuko duten mekanismoak martxan jarri ahal izateko. Nota onak izateko, esfortzua eta diziplina behar dira. Ganoraz antolatzeko jarraibide batzuk eta ikasteko ezinbestekoak diren oinarrizko teknika batzuk jarraituta, errazagoa izango da nota on horiek lortzea.

bigstock-Happy-Man-Helping-His-Son-To-D-10058753Familia askok garrantzi txikia ematen diote egunero seme-alabek eskolan duten errendimenduaren jarraipena egiteari, baina etxean jasotako laguntzak, eskolan jasotakoa osatzen du eta biak dira derrigorrezkoak.Haurrek eta gazteek, bai etxean eta baita eskolan ere arau batzuk daudela jakin behar dute, eta errutina bat ezarri behar da etxeko-lanak hobeto egiteko.
Etengabeko komunikazioa egon behar da irakasleekin, familiaren eta irakaslegoaren arteko elkarlanak eskolako errendimenduan eragin positiboa izango baitu.

Etxeko-lanak hobeto egin ditzaten, antolatzeko jarraibideak eta ikasteko teknikak ezarri ditzakegu:

Ordutegi finko bat ezarri
Errutina egokiak sortzeko, funtsezkoa da hauek egingarriak eta banan-banakoak izatea eta ahalik eta modu ordenatuenean betetzea. Exeko-lanak egiten edo ikasten hasteko ordua zein izango den finkatu behar da ikasketa ohiturak sustatzeko eta antolatzeko gaitasuna hobetzeko.

Ikasteko tokia
Etxeko-lanak egiteko eta ikasteko leku apropos bat izatea oinarrizkoa da. Beraiena den toki bat izan behar dute eta hau beti izan behar da berdina etxeko-lanak egunero egin ahal izateko. Toki hau isila eta lasaia izan behar da, ondo argiztatuta eta aireztatuta egon behar da eta distrazioetatik ahalik eta urrunen kokatuta egon behar da. Bestalde, altzairuak erosoak izan behar dira eta beraien adinera, tamainura eta pisura egokituta egon behar dira, eta etxeko-lanak egiteko eta ikasteko behar dituzten material guztiak eskuragarri izan behar dituzte.

Baldintza hoberenak
Ez da komenigarria etxeko-lanak asko jan ostean edo gosetuta daudelarik egitea.
Hankak luzatzeko edo ura edateko atsedenalditxoak egiteak, ikasteko denbora-tartea jasangarriagoa egin dezakete.

Nola ikasten duten identifikatzea eta bultzatzea
Beraientzat naturalena eta errazena den ikasteko modua bilatzen lagundu behar zaie eta ikasteko modu hau bultzatu behar da.
Seme-aleben ikasteko moduak ondorengoak izan daitezke: entzumenaren bidezkoa, ikusmenaren bidezkoa edo kinestesikoa. Honen arabera, kasu bakoitzean egokienak diren ikasketa teknikak zeintzuk diren erabakiko dugu:

  • Entzumenaren bidezkoa: Soinudun teknikak dira eraginkorrenak; adibidez, ikasten dauden bitartean musika entzutea, ozenki irakurtzea edo irakurtzen dauden bitartean beraien burua grabatzea eta gero entzutea.
  • Ikusmenaren bidezkoa: Eskemak egiteak, kolore ezberdinekin azpimarratzeak edo ikasten ari direnaren ondoan irudi adierazgarriak egiteak laguntzen du, batez ere, ikasteko modu honetan.
  • Kinestesikoa: Ikasten ari diren bitartean, gelatik oinez ibiltzeak, eskuetan zerbait edukitzeak edo ikastea bukatzen dutenean nolabaiteko kirola egiteak laguntzen die.

 

Irakurmena sustatzea
Txiki-txikitatik seme-alabak irakurtzeko motibatzeak eskola-errendimenduarentzat mesedegarria izango da. Irakurmena sustatzeko, gurasoak eredu izan behar dira, liburuak eskuragarri izan ditzaten lagundu behar dute, beraien adinera eta interesetara egokitzen diren liburuak eskaini behar dizkiete,… .

Errefortzu positiboa
Beharrezkoa da beraien esfortzua, bilakaera eta jarraitzen duten prozesu osoa aintzat hartzea eta baloratzea; emaitzak ez dira garrantzia duten gauza bakarra.