Bilboko Konpartsak eta Etorkintza Elkargoa, beste urte batez, elkarlanean aritu dira Bilboko Aste Nagusian alkohol kontsumoaren arriskuen prebentzioa eta murriztapena lantzeko.

Jakina da gure gizartean eta gure kulturan alkohola jai eta ospakizunekin oso lotuta dagoela. Alkohola besteekin erlazionatzeko eta ondo pasatzeko erabiltzen dugu, baina behin baino gehiagotan, neurria galtzen diogu eta alkoholarekin lortu nahi ditugun eragin positiboak okertu daitezke eta arriskuak eta ondorio negatiboak jasan ditzakegu, jaia guztiz izorratuz.
Alkohol kontsumoaren alde negatibo hau sahiesteko informazio objektiboa eskura izatea beharrezkoa da.

Hau dela eta, pasa den urtean bezala, material bi prestatu ditugu asteburu honetan hastear dauden jaietarako.

fotonoticia_20150814164142_644

Lehena ‘Noraino heldu nahi duzu?’ esku gidatxoa, non alkohol kontsumoaren estadio ezberdinak azaltzen diren. Gidan gehiegi edatearen arriskuak agertzen dira eta hauek sahiesteko gomedio batzuk. Txosnatan banatuko dira, Bilboko Aste Nagusiaren omenez formato erakargarrian eta marrazki diseinu esklusiboekin.

Bestean, koma etiliko baten aurrean jarraitu beharreko pausoak azaltzen ditugu. Konpartsetako pertsonei zuzendutako liburuxka zehatzago bat ere egin dugu, larrialdi kasuetan jarraitu beharreko pausuak zehaztuz, hots, koma etiliko, zorabio edo konorte-galtze kasuetarako lehen sorospenekin.