Gure heziketa lana seme-alabak errealitate heterogeneoei aurre emateko prestatzean datza, ezagutzen ditugun errealitateak baina baita ezagutzen ez ditugunak ere. Garapen une bakoitzean, bizitzarako behar dituzten tresnak eta gaitasunak ikasten lagundu behar diegu.

Ikasi beharreko gaitasun eta estrategia horien artean autokontrola eta frustrazioarekiko tolerantzia daude.

Mota orotako desoreka psikologikoak prebenitzeko, seme-alaben garapen une ezberdinetan modu progresiboan autokontrola garatzea berebizikoa dela esaten duten ikerkuntzak asko dira gaur egun.

como-fomentar-el-autocontrol-y-la-tolerancia-a-la-frustracion-en-los-hijos
Horregatik, oraingoan, gurasoen laguntzarako gida bat dakarkizuegu, autokontrol hau eta frustrazioarekiko tolerantzia sustatzeko seme-alabengan.

Cómo fomentar el autocontrol y la tolerancia a la frustración en los hijos e hijas CEAPAk argitaratu du eta autorea Antonio Ortuño Terriza da.