Urtea ondo hasteko, zuen seme-alabek etorkizunean aukeratuko dituzten ikasketek eta lanbideak kezkatzen zaituztenei zuzendutako gida bat dakarkizuegu.

Gurasoei zuzenduta dagoen lanbide-orientaziorako gida praktiko honen helburu nagusia da, familiei garrantzizko informazioa eskaintzea beraien irizpide propioa eratu ahal izateko, guraso bezela duten erantzukizuna abiapuntutzat hartuta, beraien seme-alaben bizitza bideratzeko prozesua ulertu, bideratu eta lagundu dezaten.
Zer jakin behar dute familiek eta zelan jardun behar dute seme-alaben hezkuntza eta lanbide-orientazioan laguntzeko? Galdera honi erantzun nahi dio gida honek eta, horretarako, bertan jasotako edukiek hezkuntza eta lanbide sistemak eskura jartzen dizkieten aukera eta hautabide ezberdinak baloratzeko oinarrizko gakoak eskaintzen dizkiete gurasoei.


cc3b3mo-orientar-profesionalmente-a-tu-hijo

Bertelsmann Erakundeak argitaratutako gida honek, informazio baliagarria du familientzat eta lanbide-orientazioa bizitzan ematen den prozesu bezela planteatzen du.

Hizkuntza argi eta hurbilean idatzita, maiz gurasoek seme-alaben hezkuntzari buruz izaten dituzten galderei erantzun nahi die. Kapitulu bakoitza aditu ezberdin batek idatzita dago eta infografiak eta eskemak ditu; azkenean, erreferentzia bibliografikoak eta Interneteko estekak ere eransten dira, informazioan sakondu ahal izateko.

Gidak hiru atal ditu:

  1. Bokaziozko informazioa. Hezkuntza eta produkzio-sistema: hezkuntza sistemako aro ezberdinak aztertzen dira, zalantzak argituz eta gomendioak eskainiz etapa bakoitzerako: Lehen hezkuntza, Bigarren hezkuntza, Lanbide-heziketa, Batxilergoa, Goi-mailako hezkuntza eta enpresa. Gainera, gaitasun handiak edo minusbaliotasun intelektuala bezalako gai espezifikoagoak ere aztertzen ditu.
  2. Gurasoen abileziak: gurasoen eta nerabeen arteko harremana nolakoa izaten den, eta urte zail hauetan komunikazio kanal irekiak nola mantendu zehazten du. Nerabezaroaren ezaugarriez, psikologiako tresnez, komunikazio trebetasunez eta abar hitz egiten da.
  3. Lanean hasteko gaitasunetan heztea: familiek nola bideratu ditzaketen seme-alabak, lanean hasteko gaitasunetan heziz eta ekintzaileak eta profesional onak izaten erakutsiz.



Lagungarri izango duzuelakoan gaude.