Seme-alaba nerabeekin hitz egitea zaila izan daiteke. Nerabezarora heltzean, seme-alabek umore aldaketa handiak izaten dituzte, beraien nortasuna finkatzeko ahaleginetan dabiltzalako.

padres-adolescentes

Nerabeekin komunikazio ona izateko gomendio batzuk:

Ez ditugu hitz egitera behartu behar
Nerabe bat zurekin bere gauzetaz hitz egitera behartzea, berak nahi ez badu, guztiz alferrikakoa da.
Garrantzitsua da argi uztea nahi duten guztietan eta prest daudenean hitz egin dezaketeela zurekin. Behar dituenean, gurasoak bere ondoan egongo direla jakiteko beharrizana du nerabeak, ez dutela juzgatuko eta une oro behar duen denean laguntzeko eta gidatzeko asmoa dutela.
Entzuteko eta laguntzeko prest gaudela erakutsi behar diegu, gaitzespenik egin gabe.

Bizitza pribaturako lekua eman behar zaie
Seme-alaben bizitza pribatua errespetatu behar da, besteek gurea errespetatzea gustazen zaigun moduan. Bere esparru pertsonala behar du.
Bere bizitza pribatua errespetatzeak alde asko ditu, hala WhatsApp-eko elkarrizketak ez begiratzea, baimenik gabe bere Facebook-eko profilean ez sartzea edo bere logela edota tiraderak ez miatzea.

Beraienganako konfiantza eduki behar dugu
Seme-alaba nerabeekin harremana errespetuan eta konfiantzan oinarritu behar da, zer gertatzen zaien esan diezazuten eta behar zaituztenean zuregana jo dezaten.

Konfiantza eta komunikazio ona berebizikoak dira etxean seme-alaba nerabeak erabat garatzeko eta heldutasunera modu orekatuan eta emozio-gabeziarik gabe heldu ahal izateko.
Beren pribatutasuna errespetatzen ez baduzu, seguruenik komunikazioa kaltetu egingo da.