Fair Saturday izaera kulturala eta soziala duen mugimendu globala da eta artista ezberdinek eta elkarte kulturalek garatzen dute, urtero, azaroko azken larunbatean jardunez. Ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat laguntzen dute.

Ekimen honek protagonismoa eman nahi die arteari eta kulturari gizartean, aberastasun sozial eta ekonomikoaren eragile bezala, sortze-lan artistiko eta kulturalari dagokien balioa eman, eta GKE eta proiektu sozialei hedapena, aintzatespena eta nolabaiteko finantzaketa eskaini.

Fair Saturday ekimenak arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da arte, kultura eta justizia sozialarekiko sentsibilitatea duten GKE, proiektu social eta hiritarren laguntza. Hauek gabe ezingo genuke mundua aldatu.

Cartel-Fair-Saturday-BILBAO-EXPANDED1

Mota guztietako artistek eta sortzaileek hartzen dute parte Fair Saturday mugimenduan garatzen diren ekimen ezberdinetan. Egun berean, xede soziala duten milaka ekimen sortuz, artistek, sortzaileek, elkarte kulturalek, kulturaren industriak, proiektu sozialek,… irabazten dute; eta gizarteak irabazten du.

Aurton, Bilbon antolatuko diren ekimenen artean, lau artista eta kultura elkartek, Etorkintza Elkargoaren proiektu soziala laguntzea erabaki dute, gure xedea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea baita, osasun mentalaren, adikzioen eta gizarte zaurgarritasunaren esparruetan.

Miren de Miguel

Miren de Miguel

Miren de Miguelek errezitaldi bat eskainiko du arratsaldeko 6etan Iberdrola Dorreko aretoan. Euskal sopranoaren kontzerturako sarrerak Elkargoaren web orrian erosi daitezke.

Abandoko Adif geltokian eskaintza kultural zabala izango dugu egun guztian zehar. Goizeko 12:00etan Marban taldearen kontzertuarekin emango zaio hasiera egunari. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, Poetiza.me taldearen poesiekin gozatu ahal izango dugu eta amaitzeko, Leioako Orkestra Gaztea entzuteko aukera ere izango dugu arratsaldeko 8etan.

Egun guztian zehar, “Xuxurlariek” (Begoñazpi Ikastolako eta Gallego Gorria Eskola Publikoko ikasleak), poesia laburrak errezitatuko dituzte Bilboko toki ezberdinetan.
Gune hauetan dohain bat eskatuko da.

Esperientzia honetan parte hartzen animatzen zaituztegu, elkarrekin artea eta kultura partekatuz egun osoan.