Apirilaren 13an, astelehena, teknologia berriei buruzko “En Familia” on-line ikastaroa hasten da, Gaztela-Mantxako Osasun eta Gizarte Gaietarako Kontseilaritzak garatuta FAD-en (Fundación de Ayuda contra la Drogadicción) laguntzarekin.
Teknologia berriak modu egokian ez erabiltzeagatik sortu daitezkeen arriskuen aurrean, eta hauei aurre hartu ahal izateko, gurasoek seme-alaben heziketan duten eginkizuna sendotzeko tresnak eta baliabideak eskainiko dira ikastaro honetan.
“En Familia” on-line ikastaroak ondorengo aukerak eskaintzen ditu:
- Teknologia berriak familian barneratzea.
- Teknologia berriek dituzten abantailak eta indarrak antzemateko gai izatea.
- Teknologia berriak erabiltzerakoan egon daitezkeen arrisku eta babes faktoreak identifikatzea.
- Teknologia berrien erabileraren helburuak eta estiloak zeintzuk izan beharko liratekeen adostea gurasoen eta seme-alaben artean.
- Teknologia berriak segurtasun osoz erabiltzeko dauden mekanismoak eta tresnak ezagutzea.
- Teknologia berrien norberaren erabilerarekiko hausnarketa kritikoa sustatzea.
Seme-alabengan duten eragin handiaz ohartuta, influentzia hori modu eraginkorragoan gauzatu nahi duten familientzako tresna izan nahi du on-line ikastaro honek.
Teknologia berriei buruzko “En Familia” on-line ikastaro hau 2015eko apirilaren 13an hasten da eta maiatzaren 11an bukatzen da.
Ikastaroan parte hartu nahi baduzue, izen-emate orria eta proiektuaren inguruko informazio gehiago ere hemen aurki ditzakezue.