Internet Seguruaren Eguna edo Safer Internet Day (SID) urtero otsailako bigarren astearetan ospatzen da, teknologiaren, smartphonen eta Internetaren erabilera seguruagoa eta arduratsuagoa bultzatzeko, batez ere haur eta gazteen artean.
Aurton, berriz ere, Euskadin ere egun hau ospatu izan da, otsailaren 10ean bai Bilbon eta bai Donostian antolatutako jardunaldi batekin. Jardunaldia Suspergintza Elkarteak sortutako Internet Seguru eta Hekuntzako Euskal Zentroak –Ementic– antolatu du. Zentru honek Internetaren eta IKT tresnen erabilera sei zutabetan oinarrituta bultzatzen du: e-konfiantza, segurtasuna, pribatutasuna, aukera, prebentzioa, eta ikaskuntza. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu.
Teknologia digitalen erabilera arduratsua sustatzeko Eusko Jaurlaritza eratzen ari den lan sarea eman zuten ezagutzera jardunaldian. Gai honi buruz, helduek kontzeptualizazio negatiboa egiten dutela ikusi da, ezagutza gutxi eta aurreiritzi asko daudela eta jazarpen zibernetikoak eta dependentziak kezka handia sortzen dutela. Ondorioz, biztanleek arrisku eta arazoei buruzko ezagutza gehiago izan behar dituzte, baina baita Internetek daukan potentzial handia ere ezagutu behar du. Hau dela eta, sarean lan egitea erabaki zen, esparru honetan diharduten sail ezberdinak kontuan izanik, mezuak bateratzeko, sinergiak aprobetxatzeko eta eraginkortasun handiagoa lortzeko.
EgOnline esperientzia pilotuaren ostean garatutako unitate didaktikoak ere aurkeztu ziren. Proiektu hau nerabei zuzenduta dago eta sarearen aukerei eta arriskuei buruz sentsibilizatzea du helburutzat. Esperientzia pilotu hau Euskal Autonomi Erkidegoko bost ikastetxetan gauzatu da, DBHko ikasleekin. Lehenengo fase batean, ikasleek internetaren inguruan dituzten ezagutza eta ohiturei buruzko informazioa bildu zen.
Bigarren fasean, lehenengoan lortutako emaitza eta ondorioekin, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako gida pedagogiko bat sortu dute; gida honek, gelan ikasleek lantzeko ekintzak eta irakasleentzako zuzenbideak ditu.
Bai Bilbon eta bai Donostian familiei, hezitzaileei eta irakasleei zuzendutako dinamikak egin ziren, Lego Serious Play metodologia erabiliz, konfiantza, kontrola, konektatuta egotea eta internetera hurbiltzeko modu ezberdinak biltzen dituzten kontzeptu ezberdinak lantzeko.