Behin baino gehiagotan hitz egin dugu heziketa goiztiarraren garrantziaz; gazte-gaztetatik osasun, gizarte trebetasun, balore eta ohitura osasuntsuetan heztea, prebentzio eta babes faktore bat da arrisku portaeren aurrean.
Seme-alabekin drogak, sexualitatea, generoa edo teknologia berrielako gaiei buruz hitz egitearen garrantziaz ari gara.

Guzti hau sakontzeko, unibertsitateko ikasleekin egindako ikerketa bati buruz hitz egingo dugu, ikerketa honen emaitzak bitxiak iruditu zaizkigu eta.
Ikerketa Salamankako Unibertsitateak burutu du eta ikasketa ezberdinetako lehenengo eta bigarren mailako 548 ikaslek hartu dute parte.

preservativos_adolescentesIkerketaren emaitzek unibertsitateko ikasleek osasun sexualarekin lotuta dauden gaiei buruzko ezezagutza handia dutela erakusten dute. Sexu-transmisioko gaixotasunen eta arrisku portaeren inguruko ezjakintasuna arrunta da. Honez gain, neskek beraien mutilagunenganako dependentzia emozional handia dutela ere erakusten dute ikerketa honen emaitzek, aurreko belaunaldietan gertatzen ez zena.
Nesken %61,2ak, sexu-harremanak dituzten lau alditik behin, mutilagunak ez uzteko egiten dutela onartzen dute. Otzantasun jarrera hau erabat harrigarria da, bereziki unibertsitatearen esparruan, honen xedea independentzia ekonomikoa, eta beraz, askatasuna, lortzen lagunduko digun bizimodu bat lortzea baita.

Adierazgarria da baita, bai nesken eta bai mutilen artean harreman sexualak mantentzeko dagoen presio soziala; puntu hau “normala delako egiten dut” edo “denek egiten dutelako egiten dut” erantzunetan islatzen da.

Bestalde, sexu-transmisioko gaixotasunei buruzko ezjakintasun handia dute: antsisorgailuak erabiltzeko arrazoi nagusia haurdun ez geratzea bakarrik da.

Orokorrean, emaitzek gazteen jakintza gabezi garrantzitsua erakusten dute. Galdetutakoen %65ak baino gehiagok, ez duela sexuari eta antisorgailuei buruzko informaziorik jaso adierazten du, ez etxean ezta eskolan ere.

Gazteek uste eta ideia faltsuak mantentzen dituzte; lehenengo harreman sexualean ez dagoela inolako arriskurik edo beste pertsonaren itxura fisiko onak gaixotasunik ez duela ziurtatzen duela, adibidez.

Mitoak eta informazio ez egokia alboratzea gero eta zeregin zailagoa da pertsonak hazten doazen heinean, eta ikerketa honen emaitzek heziketa goiztiarra dela egoera hau hobetzeko bide bakarra berresten dute.