Mundrun kopuru baxuko zigarroek (“light” deritzenak) eta zigarro elektronikoak dituzten pirazina gehigarriek, nikotinaren ezaugarri adiktiboak indartu ditzakete eta modu zorrotzean arautu beharko litzateke «Tobacco Control» aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera.

Pirazinek nikotinarekin batera baina baita modu independentean jarduten diren eragin sensorial eta farmakologikoak dituzte eta mundrun kopuru baxuko zigarroek zapore atseginagoa eta leunagoa izateko eta salmentak gehitzeko garatu zituen tabakoaren industriak.

fumarNikotinarekiko mendekotasuna prozesu konplexua da, baina funtsean, nikotinak burmuinean dopamina askatzeko duen gaitasunak eragiten du; gozamenarekin, urduritasunarekin eta umore aldaketekin lotuta dagoen substantzia kimikoa da dopamina. Hala ere, gero eta ebidentzia gehiagok iradokitzen dute, tabakoaren kontsumoak dituen ezaugarri adiktibo hain biziak eta erretzeari uzten saiatzen direnen artean, berriz hasten direnak hain asko izatea ez direla nikotinaren eraginagatik bakarrik.

Ikerketa hau burutu dutenek tabakoaren industriako barne-txostenak miatu dituzte eta zigarroen konposaketa eta gehigarrien funtzioa zegoen ikerketa zientifikoa aztertu dute.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, tabakoak osasunean zituen eragin kaltegarriek gero eta kezka gehiago sortzen zuten eta zigarroen salmentak beherako egiten zuen etengabe; hori dela eta, tabako-industriak mundrun kopuru baxuko zigarroak sortu zituen baina hauek ez zuten zigarro normalek zuten zapore eta usain berdina. Honen aurrean, tabako normalaren kean dauden produktu kimiko aromatiko eta substantzia ugarien artean, zapore eta usain biziagoarekin lotzen ziren osagaiak zeintzuk ziren ikertu zuten konpainiek eta bertsio sintetikoak garatu zituzten mundrun gutxiko zigarroetan gehitzeko.
Zaporean eta usainean ezezik, pirazinek zentzumen-errezeptoreetan ere eragina dute. Tabakoa leundu ere egiten dute, nikotinaren inhalatzea eta xurgatzea erraztuz, beronen eta tabakoaren keak dituen beste osagai batzuen gogortasuna eta eragin narritagarriak murrizten dituelako.
Gozamenarekin eta sariekin lotzen ditugun portaeren oroitzapenak ere ekarri ditzekete pirazinek eta funtsezko eginkizuna izan ditzakete tabakoarekiko mendekotasunaren garapenean eta mantenuan; gainera, erretzearen erakargarritasuna areagotu dezakete, bereziki gazteen artean.

Orokorrean, badirudi pirazinek produktuaren erakargarritasuna areagotzen dutela eta horren ondorioz, erretzaileak ez direnak erretzen hastea erraztu dezakete, erretzaileentzat tabakoa uztea zaildu, erretzaile ohiek berriz erretzen hastea erraztu eta aktiboki erretzeak edo erretzaile pasiboa izateak dituen arriskuak ezkutatu ditzake.