Partekaturen helburua komunitatearengana hurbiltzea zen, gazteriarengana bereziki, aurreiritzirik gabe, inor juzgatu gabe, beraientzat -baina beraiek gabe- garatutako proiekturik gabe eta zer egiten duten, non egiten duten eta zergatik egiten duten aldez aurretik asmatzen saiatu gabe. Beraiek zer sentitzen duten eta komunitateak nola sentitzen dituen eurak jakin nahi genuen eta hori dela eta, beraien burua aditzera emateko esparrua eskaini genien.