Pasa den ekainaren 14ean, Innobasque-k Euskalduna Jauregian antolatu zuen 2016ko Global Innovation Day-ean parte hartu zuen Etorkintza Elkargoak.
Global Innovation Day berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak ezagutzeko. Gune irekia, dinamikoa eta parte hartzekoa, ezagutza espezializatua, konexioak eta aukerak eskaintzen dituena. Topaketa honetan esparru ugaritako pertsonek beren esperientziak eta ezagutza espezializatua partekatu eta berrikuntza ulertzeko eta egiteko beste era batzuk erakutsi dituzte hitzaldi panelen, tailerren eta txokoen bitartez.
50 erakunde baino gehiagok Euskadiko produkturik eta zerbitzurik berritzaileenak, antolaketa-eredu berritzaileak eta elkarlanean garatzen ari diren berrikuntza-proiektuak erakutsi dituzte. Etorkintza Elkargoa hauen artean izan zen, gure proiektu berrienetako bi aurkezteko: Cyberia enea eta Jokover.
Cyberia enea familiei, irakaslei, hezitzailei eta orokorrean, teknologia berriekiko interes pedagogikoa duen edonori zuzendutako hausnarketa esparrua da, teknologi hauen erabilera arriskutsuak prebenitzeko eta erabilera egokiak sustatzeko helburuarekin.
Jokover, bestalde, gazte eta nerabeen artean apustu eta zori jokoen arriskuak murrizteko eta prebenitzeko aplikazio erabat berritzailea da.