Haurrek bai eskolan eta baita etxean ere ikasten dutena indartzeko, familiak eta eskolak esfortzuak bateratzeak, bat egiteak eta elkarlanean aritzeak duen garrantziaz hitz egin dugu beste batzuetan ere.

Ezin dugu ahaztu heziketa etxean hasten dela eta eskolan jarraitzen duela, koherentzia behar duen prozesu jarraitua izanik eta, hori dela eta, irakasleek eta gurasoek haurren heziketan duten lana osagarriak eta ezinbestekoak dira erabateko heziketarako, bai hezkuntza akademikorako eta baita heziketa emozional, kultural, sozial eta baloreenarako ere.

escuela+-familia-educaçión

Hala ere, sarritan batzuen eta besteen arteko komunikazioa ez da behar bezain arina eta erraza izaten eta elkarlanean aritu beharrean, gaizki-ulertuak eta mesfidantzak sortzen dira komunikazioari eta elkar ulertzeari oztopoak jarriz, eta azken finean, haurrak izaten dira kaltetuak.

Hemen gomendio batzuk familien eta irakasleen arteko harreman errazagoak eta probetxuzkoagoak lortzeko, erabateko heziketa bultzatzeko eta, azken batean, haurren garapena eta ongizatea sustatzeko bai eskolan eta baita eskolatik kanpo ere.

  • Irakaslea eta honen lana aintzat hartu. Honen irizpideez fidatu zaitez eta bere iritziak entzun eta errespetatu itzazu, irakasleak baitira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren nondik norakoak hobeto ezagutzen dituztenak.
  • Sarritan komunikatu zaitezte. Joan zaitez irakasleak jartzen dituen bilera guztietara eta ahal izanez gero, ikasturtean birritan hurbildu zaitez berarengana. Hobe da arazoak agertu arte ez itxarotea; komunikazio arina mantenduz gero, arazo horiek elkarrekin konpondu ahal izango dituzte aurretiaz.
  • 78403831_0

  • Heziketa arazo edo istiluen aurrean laguntza eskatu. Ikasgai zehatz batekin zailtasunak agertzen badira, portaera arazoak edo istiluak ematen badira edo konpondu beharreko kezkarik baduzu, tutorearekin eskatu ezazu hitzordu bat gaiaz aritzeko, zure semearen edo alabaren bertsioan bakarrik oinarritutako erabaki bat hartu aurretik.
  • Ez ezazu irakasleen autoritatea zalantzan jarri. Eskolan erreferenteak irakasleak direla ulertu behar dute zure seme-alabek, eta horrenbestez, errespetuarekin tratatu behar dituzte eta beraien erabakiak eta aginduak onartu. Hori gerta dadin, familiak izan behar dira irakasleak errespetatzen lehenak, batez ere, seme-alaben aurrean.
  • Hitz egin ezazu zure seme-alabekin eskolari buruz. Haurrak edo nerabeak ikastetxearekiko, ikastearekiko, ikasgai ezberinekiko,… duen jarrerari jaramon egin. Garrantzitsua da aurrerapenen berri jakitea eta, baita, arazo akademikorik edo portaera arazorik badu ere.
  • Ikaskuntza sendotu ezazu. Etxean egiten den lana eta eskolan egiten dena elakrren osagarri izan behar dira, ez soilik ikasteari eta etxeko lanei dagokienez, baizik eta baloreak erakusteari, kultura eta artearekiko interesari edo irakurketa sustatzeari dagokionez ere. Jakimina eta kreatibitatea sustatzen dituen giro hezitzailea manten ezazu etxean.
  • Eskolako ekintzetan parte hartu ezazu. Eskolan antolatzen diren ospakizun edo ekimen berezietan parte hartzen saia zaitez familien laguntza eskatzen denean. Zure inplikazioarekin eskolaren eta irakasleen lanari laguntzen diozu eta eskolan egiten duten lana baloratzen duzula erakusten diezu seme-alabei.