Pasa den urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna ospatu zen, urtero, 63.000 pertsonek baino gehiagok pairatzen duten gaixotasuna. Izan ere, bularreko minbizia tumore ohikoena da mendebaldeko emakumeen artean. Estatuan 25.000 kasu berri inguru diagnostikatzen dira urtean, beraz, esan daiteke, 8 emakumetik batek bularreko minbizia izango duela bere bizitzan.

Baina zuri bularreko minbizia diagnostikatuko balizute, nola kontatuko zenieke zure seme-alabei? Nola hitz egin haur txikiekin minbiziataz?

Hauxe da Irene Aparici-ri gertatu zitzaiona, eta bere bataila pertsonal hau, berari, gertatzen ari zitzaiona argitasunez azaltzen, eta bere semeei, ama bizitzen zegoena hobeto ulertzen lagunduko zien ipuin bihurtzea erabaki zuen.

Bularreko minbizia diagnostikatu ziotenean, minbizia zer den, bera ere haurra izango balitz, azaldu diezaion eskatu zion bere medikuari. Bere semeei zer gertatzen ari zitzaion eta zeri eman beharko zioten aurpegi azaltzen lagundu zion honek.

Armada eta gudei buruzko ipuin bat idatzi zuen, zeinetan bera erregina zen, bere semeak, 10 eta 12 urtekoak, printze ilehoriak eta minbiziaren zelulak, erreginaren ezkerreko bularrean bildutako eta garaitu beharreko armada bat. Noski, bataila horretarako, erreginak globulo gorri eta zurien armadaren laguntza izango du, baita Irene tratatzen duen medikuaren antz handia duen mantal zuridun jeneralarena eta bere armak sendagaiak izango dira.

Eta honela, bere istoria, Mónica Carretero-ren irudi ederrak dituen haurrentzako liburu bat bihurtu da.

Istorio honen egile eta protagonistak dioenez, semeei hasieratik dana kontatzeak ondo funtzionatu dio, beraiek ondo ulertzeko moduan, baina gezurrik gabe. Ipuin honetan, haurrek ulertzeko moduko hizkera erabili du, beste modu batean agian ondo ulertuko ez litzatekeen benetako arazo batez hitz egiteko.
Agian ipuin honek egoera gogor hau seme-alabei azaltzeko balioko die beste guraso batzuei ere.

Ez da haurrentzako literaturan aurkitu dezakegun adibide bakarra bularreko minbizia tratatzeko:

Ordezko
Ordezko lore bat amarentzat’: haur batek kontatzen duen ipuin honetan, amak bularreko minbizia du eta haurrak berarekin bizi beharko du prozesu zail hori. Haurrak, adore eta indar handiz, amarekin batera biziko du gaixotasun horri aurre egiteko abentura. Elkarrekin gaixotasuna gainditu eta eguneroko bizimodu arrunt, alai eta dibertigarrira itzuliko dira.
Rebeka Elizegi-k idatzi eta irudiztatu du ipuin hau eta euskeraz, Denonartean argitaletxeak plazaratu du.



Timpo-para-ms-cuentos-1414057564«Tiempo para más cuentos», Concha De la Hoz-ek idatzi du. Ile oso luzea duen ama baten istorioa da hau; beti oso lanpetuta dabilen arren, gaba guztietan alabei ipuinak kontatzeko tartetxo bat aurkitzen du, baina egun batean, minbizia dela eta, ohitura hori bertan behara utzi behar du ospitalera joateko. Etxera itzultzean, ama bere ile luze hura gabe ikusteaz harritzen dira alabak, baina orain gehien desio dutena dutela konturatzen dira: amak ipuin gehiago kontatzeko astia duela.