Pribatutasuna kudeatzen ikastea ezezagunei datu pertsonalik emon gabe, eduki iraingarririk ez zabaltzea, hizkera zaintzea edo sare sozialetan partekatzen diren edukiei buruz hausnartzea dira, FAD elkarteak, Google-ekin elkarlanean eta Tuentiren laguntzarekin, helarazi nahi dituen mezuetako batzuk “Conectados” eta “Conectados en familia” lehiaketen bitartez.
“Conectados” eta “Conectados en familia” 14 eta 16 urte bitarteko nerabeei eta hauen familiei zuzenduta dauden lehiaketa birtual bi dira. Hauen helburua, teknologia berriak erantzukizunarekin erabiltzearen garrantziari buruzko hausnarketa sustatzea eta internetaren eta teknologia berrien erabilera konstruktiboarekin lotura duten balore positiboak bultzatzea da.
“Conectados” lehiaketa birtuala 2013an antolatu zen lehenengo aldiz. Urte honetan eman zen partaidetza arrakastatsua ikusita (14 eta 16 urte bitarteko ia 5.000 nerabek hartu zuten parte orduan), eta familien artean sortu zuen interesa kontuan izanda, FAD elkarteak lehiaketa honen bigarren edizioa jarri du martxan aurton, eta honez gain, gurasoei bakarrik zuzendutako bertsio berri bat ere atera du.
Lehiaketa berri honekin, “Conectados en familia”, FAD elkarteak gurasoengana eta adingabekoen ardura duten helduengana hurbildu nahi du eta hauei, behar dituzten baliabideak eskaini nahi dizkie, seme-alabei teknologia berriak eta interneta erantzukizunarekin eta modu kritikoan erabiltzen laguntzeko gai izan daitezen.
Lehiaketa bi hauek ondorengo irizpideen arabera diseinatuta daude:
- Izaera hezitzailea dute eta partaideen pentsaera kritikoa sustatzeko pentsatuta daude.
- Eragin nahi den esparruan bertan gauzatzen da: internetean.
- Teknologia berrietara ikuspegi positibo, objektibo eta konstruktiboarekin hurbiltzea proposatzen dute.
- Teknologia berrien eta internetaren erabileratik sortu daitezkeen arrisku posibleei, ikuspegi konplexuagoarekin eta errealistagoarekin heltzen zaie: internetaren dudarik gabeko abantailak eta onurak ere azpimarratuz.
- Ikuspegi ludikoa eta entretenigarria dute, lehiaketa izateak partaidetza suspertzen duelarik.
Lehiaketa hauetako bakoitzak, ondorengo gaiekin zerikusia duten lau froga ditu:
- Pribatutasuna eta segurtasuna nabigatzeko orduan
- Eskuratzen den informazioaren fidagarritasuna eta egiazkotasuna
- Internetaren bitartez besteekin ezartzen diren harremanen izaera
- Internetaren erabilera egoki, positibo eta arduratsu posibleak
Lehiaketa hauetan parte hartu nahi duten nerabe eta familia guztiek www.conectadoseljuego.com edo www.conectadosenfamilia.com, web orrietan eman behar dute izena hurrenez hurren, azaroaren 16a baino lehen.
Behin izena emanda, partaide bakoitzak froga hauetako bakoitza gainditu beharko du. Froga bakoitza burutu ostean, puntu-kopuruan sari bat jasotzeko aukera eskaintzen da, hautazko froga osagarri bat gainditzen bada.
Lehiaketan parte hartzeko epea amaitu ostean, puntu-kopuru gehien dituzten lehiakideei sariak eskainiko zaizkie.