Haurrek oporrak dituztenean, familia antolatzeko ordua da. Oporrek hiru hilabete inguru irauten dute eta ez dago heldu askorik hiru hilabete osoz ordaindutako oporrak izan ditzakeenik, beraz, haurren atsedenaldi hau benetako buruhaustea bihur daiteke gurasoentzat.

Guraso gehienek lan egiten dute eta aitona-amonak haurrak zaintzeko konfiantzazko pertsonak dira eta dirua aurrezteko aukera eskaintzen dute gainera.

Egia da aitona-amonek egun jakin batean edo, baita pare bat egunetan ere, mesede bat egin diezazuketela, baina zu baino nagusiagoak izanik, ez dute zuk haina kemen zure seme-alabak zaintzeko eta hauek bizitasun handia dute aitona-amonekin hiru hilabete oso pasatzeko.

grandparent-kids-reading

Seguruenik, aitona-amonek ez dizute inoiz esango ilobak zainduko ez dituztenik, astia badute eta, gainera, horrela zu hobeto egongo zarela uste badute, baina ez zara horretaz aprobetxatu behar. Zuretzat eta zure seme-alabentzat egokiak diren baliabideak bilatu behar dira, aitona-amonez abusatu gabe; haurrek aitona-amonekin denbora pasatzeaz gain, badaude beste aukera batzuk ere.

Oporrak ematen dizkietenean, zure seme-alabekin zer egin jakin ezean ez egoteko, garrantzitsua da zure burua aurretiaz antolatzea. Honek ez du esan nahi aitona-amonak zure seme-alaben bizitzatik baztertu behar dituzunik oporretako hiru hilabete hauetan, baina elkarrekin pasatzen duten denbora ez da inposatuta egon behar; ez dute derrigorrezko betebehar bezala bizi behar.

Antolatu itzazu zure guraso edo aita-amaginarrebekin ilobekin egoteko hobeen datorzkien uneak, egun osoa beraiekin eman dezaten nahi izan gabe; saiatu zaitez egunaren zati batean bakarrik egon daitezen ilobak zaintzen.
Ez ezazu ahaztu zure seme-alabak beraien ilobak direla eta asko maite dituztela, baina zure erantzukizuna dira eta ez diezu zure erantzukizuna beraiei leporatu behar.

o-GRANDPARENTS-facebook

Hori dela eta, bila itzazu zure seme-alabak zaintzeko aukera ezberdinak aitona-amonen laguntzaz gain eta ez itzazu hauek inoiz horretara behartu.

Udalekuak eta uda-eskolak aukera paregabeak dira neska-mutikoek goiz osoa dibertitzen eta jolasten pasatzeko begiraleek antolatzen dizkieten ekintzetan parte hartuz.
Posible izanez gero, haurrak zaintzeko txandak egin ditzakezu bikotekidearekin batek lan egiten duenean eta besteak ez.
Umezainak ere aukera ona izaten dira.

Eta zure gurasoek egunen batean zure seme-alabak zaintzen badituzte, gero guztiok familian egiteko ekintzaren batekin saritu ditzakezu, haurrak zaintzeko orduan baino ez duzula estimatzen beraien presentzia pentsa ez dezaten. Planifikatu ezazu familiarteko denbora, guztiok elkarrekin bazkalduz, afalduz edo paseatzera joanez, adibidez.