Berdin dio ze adin duten, noizbehinka seme-alabek gure senetik ateraten gaituzte.
Batzuetan nahi gabe izaten da baina beste batzuetan apropos egiten dute.
Nor bere onetatik ateratzea eta garrasika hastea ez da irtenbiderik onena izaten kasu hauetan, baina orduan, zein da lasai mantentzeko modurik onena?

Kasu hauetan gauzak patxadaz hartzeko hamar gomendioko zerrenda bat aurkitu dugu Helen Brown idazle eta kazetariaren “Educar a tus hijos” liburuan eta zuekin partekatu nahi izan dugu:

Educar a tus hijos Helen Brown

Educar a tus hijos
Helen Brown

Ahots baxua erabili
Haserretzen garenean, gure ahotsa altuagoa, zorrotzagoa eta kirrinkaria izaten da eta, horrek, ez du agintea transmititzen laguntzen. Ahots argia, sendoa eta baxuagoa eraginkorragoa da eta gure agintea eta egoera kontrolatzen dugula transmititzen laguntzen digu.

Hamarreraino zenbatu
Noizbehinka seme-alabek gure senetik atera gaitzakete. Hori gertatu orduko, abisu bat bota genezake eta hamarreraino zenbatzen ematen dugun denbora eskaini dezakegu eskatu dieguna egiteko.

Garrantzi handirik ez duten gauzengatik ez kezkatu
Ez zaie dana onartu eta baimendu behar, baina batzuetan neurrigabeko erantzunak izaten ditugu gauza batzuen aurrean. Benetan garrantzitsuak diren egoeretarako gorde behar dugu gure energia.

Denbora ondo planifikatu
Sarritan arineketetan ibiltzen gara eta seme-alabek ez dute laguntzen lekuren batera sasoiz heltzea edo gauzak orduan amaitzea. Ustez behar izango dugun denboraren doblea aurreikusteak, ezusteko guztiak lasaitasunez konpontzen lagunduko digu.

Arnasa hartu
Eztanda egingo dugula sentitzen badugu, gelatik alde egitea eta, gure barrua arintzeko, amorrazioa seme-alabengandik urrun kanporatzea gomendatzen da. Gero, bueltatu gaitezke eta arazoari lasaitasunarekin aurre egin.

beraiengandik itxaroten duzuena argi azaldu
Gure pazientzia kolokan jarri dezaketen egoerak aurreikusi behar dira eta oinarrizko arau argiak ezarri.

Beraien adina kontuan izan
Beraien portaerarekiko ditugun espektatibak errealistak izan behar dira eta beraien adinera egokituta egon behar dute.

Nola sentitzen zareten esan
Haserre egotea ez da txarra eta ondo dago seme-alabei haserre gaudela esatea. Izan ere, gure haserrea areagotzen uztea eta azkenean lehertzea baino hobeto dago. Argi utzi behar zaie zerk molestatzen gaituen eta zergatik.

Baietz esan (zuhurtasuna erabilita)
Hitzekin trebea eta positiboa izateak asko laguntzen du. “Bai, irten zaitezke, baina zure logela txukuntzen duzunean” esatea “ez, ezin zara inolaz ere lkalera irten” esatea baino eraginkorragoa da.

Xelebrekeriak onartu
Batzuetan, egoeraren alde barregarriena ikustea, eta familiako pasadizo edo bitxikerien zerrendara gehitzea komeni da.

Zer iruditu zaizkizue gomendio hauek? Praktikoak eta baliagarriak dira? Baten bat erabili izan duzue inoiz? Zeintzuk dira zuek erabilten dituzuen taktikak? Beste guasoekin partekatu nahi duzuen trikimailurik?