Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Ministerioaren Kontsumorako, Elikagai-segurtasunerako eta Elikadurarako espainiar agentziak (AECOSAN) “Movimiento Actívate, por una generación saludable” Kanpaina kaleratu du on line, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta. Gizentasuna prebenitzeko sedentariotasuna murriztea da kanpaina honen helburua, horretarako, elikadura osasungarria eta orekatua edo kirola egitea bezalako ohitura osasungarrien garrantziaz informatuz eta sentsibilizatuz.

Movimiento Actívate kanpainak badu “Osasuntsu Jan eta Mugi zaitez” leloan oinarritzen den web orri bat. Web orri honetan ikus-entzunezko eduki erakargarriak eta dibulgatzaileak aurki daitezke: musika, gomendioak, bideoak, errezetak, aisialdi aktiboa eskaintzen duten web orrietarako estekak eta baita on line dagoen lehiaketa bat ere.
Web orriak baditu 12 bideo ere, non Jennifer Pareja, David Cal eta Saúl Craviotto olinpiadetan domina lortu duten kirolariek, beraien esperientziak, elikadura eta kirol ohiturak, gogokoen dituzten errezetak eta beste hainbat gomendio ematen dituzte.

Nerabeak osasuntsu jatearen eta kirola egitearen garrantziari buruzko musika edo kontakizun bideo bat edo argazki bat egitera animatzen dituen lehiaketa bat ere jarri du on line kanpaina honek. Bideo edo argazki hau Movimiento Actívate web orrian igo behar da eta jendeak beraien gustokoena bozkatuko dute. Lehiaketak, adinen araberako hiru kategoria ezberdin ditu. Hurrengo otsailaren 7rarte parte hartu daiteke lehiaketa honetan, kanpainaren web orrian bideoen edo argazkien estekak partekatuz. Bozketa 2015eko otsailaren 16rarte egongo da irekita.

Kanpaina honek nerabeen artean ahalik eta hedapen eta eragin handiena izan dezan, Movimiento Actívateren sare sozialetan ere sartu izan da, hala Facebooken, Tuentin, Twitterren eta YouTuben.