Estatuan milioi bat baino gehiago dira erretzen duten 16 eta 24 urte bitarteko gazteak.

Gazteak 13,5 urteren bueltan hasten dira erretzen. Hamahiru urterekin lehenengo aldiz probatzen dira zigarroak, 14 urterekin maiztasunez erretzen hasten dira eta erretzaile kopururik handiena 25 eta 50 urteen tartean dago (%33).

Hain gazte hasita, nagusitan arnasketa-gaixotasun kroniko, tumore edo arazo kardiobaskularren bat garatzeko aukera handitu egiten da. Gainera, erretzen duten nerabeak, kontsumo urte gehiago gaineratzen dizkiote gorputzari eta mendekotasun handiagoa garatzen dute.
Osasun arloko adituek esku-hartze ezberdinak proposatzen dituzte gazteak erretzen hastea saihesteko edo behin erretzen hasita, ohitura hura uzteko.

Proposamenetako bat nerabeei zuzendutako informazio saioak antolatzea da, erretzeak epe motzera eta epe luzera osasunarentzat dituen arriskuei buruz informatzeko eta kontzientziatzeko, alde batetik, tabakoaren berehalako ondorio nabarienak erakutsiz (usain txarra, usaimena eta dastamena galtzea edo hagin horiak); baina bestalde, osasunerako kaltegarriak diren arriskuei buruz ohartaraziz ere (birikietako minbizia edo epe luzera gaixotasun kronikoak). Erretzera bultzatzen dituen benetako arrazoiei buruz hitz egitera eta hausnartzera gonbidatu.

Ez da proposamen bakarra. Arnasketa-osasun arloko adituek berebizikoa dela uste dute prebentzio kanpainetan inbertitzea, bai erretzeari uztea sustatzeko eta baita gazteek erretzen hastea ekiditzeko ere.

generico
Pakete generikoa ere OMEk babestutako ekimen bat da, eta zigarro paketeak hain erakargarriak ez izatea du helburutzat. Hau da, paketeetatik publizitatea, koloreak, logotipoak eta markari buruzko aipamen guztiak ezabatzea izango litzateke.

Adituen arabera, tabako paketeak homogeneizatzeak erakargarritasuna kentzen dizkie eta, produktua erosi eta kontsumitzeko orduan, erretzaileari motibazioa kendu ahal dizkio. Era berean, pakete generiko hauetan agertzen diren osasun oharrak, ohiko paketeetan agertzen direnak baino seriotasun handiagorekin hartzen dira. Beraz, pakete generikoa neurri eraginkorra da jendea erretzearen arriskuez kontzientziatzeko eta tabakismoa murrizteko.