Gazteen eta drogen arteko harremanari buruzko azken Eurobarometroak adierazten duenez, 15 eta 24 urte bitarteko europar gehienak oraindik kanabisa legeztatzearen aurka daude, baina substantzi hau erregularizatzea eskatzen dutenak %34tik %45eraino igo dira azken hiru urteotan. Espainiar estatuan igoera hau oraindik nabarmenagoa da: 2011ko %35atik egungo %47ra pasatu da.

Europar Batzordeak eskatutako barometro honek, bestalde, gazte gehienak (%90atik gora) heroina, kokaina edo estasia bezalako drogak legeztatzearen aurka daudela ere adierazten du.

Situación legal del cannabis en Europa

Kanabisaren lege-egoera Europan


Kanabisaren erregularizazioa gero eta hurbilago dagoela pentsa genezake. Europar gizartean gai honi buruzko “eztabaida irekia” egoteak, gazteek substantzi honen kontsumoaren eta droga gogorragoen arteko kontsumoaren artean ezberdintasun argiak ikusteak, 2012an Washington-en eta Coloradon kanabisa legeztatzeak eta Uruguain ere substantzia hau farmazietan saltzen hasteak, aukera hau gero eta posibleagoa egiten dute.

Espainiar estatuan presioa gero eta handiagoa da, neurri hau gutxi gora-behera lau milioi pertsonek babesten baitute (15 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren %10a baino gehiagok), hauek kanabis erretzaileak direla onartzen dutelarik (%7,6ak hilero erretzen du, Osasun Ministerioaren datuen arabera).

Autonomia-erkidegoetako kontsumoei buruzko azken datuen arabera, Balearrak, Valentziako Komunitatea eta Katalunia dira, Madrilekin eta Errioxarekin batera, gehien kontsumitzen duten erkidegoak. Hala ere, gaztetxoenen artean (14 eta 18 urte bitartekoak) Euskadi da sailkapeneko lehena (%22,8) Aragoirekin batera (%21,7).

Gizonek emakumeek baino kanabis gehiago erretzen dutela ere adierazten dute estatistika hauek, eta sexu bien arteko ezberdintasunak adinarekin nabarmentzen dira.