Azkenengo aste hauetan smartphone-ei buruz argitaratu dugun artikuluen bilduma hau bukatzeko, gaurkoan familiek gailu hauen aurrean nola jokatu behar duten ikusiko dugu.
Gurasoek sarritan galdetzen diote beraien buruari zein ete den haurrek telefono mugikorra izateko adinik egokiena.
Erantzuna ez da batere erraza eta faktore askoren arabera egongo da, hauen artean, ume bakoitzaren heldutasun maila, kontuan izanda ume bakoitza ezberdina dela eta baita bere heltze prozesua.
Gurasoek erabaki beharko dute adinik egokiena zein den, ume batzuk oso helduak eta arduratsuak izan daitezkeelako hamabi urterekin, baina beste kasu batzuetan, hobeto izango delako zahartxoagoak izan arte itxarotea teknologiaren erabilera ezegokiarekin lotuta dauden arriskuak eta menpekotasuna ekiditeko.
Adituek heziketaren eta informazioaren garrantzia azpimarratzen dute, umeek gailu hauen erabilera arduragabeak ekarri ditzakean arriskuak zeintzuk diren jakin ditzaten. Debekatzea baino hobeto da heztea, heziketa baita umeei laguntzeko tresnarik eraginkorrena.
Smartphone batek aplikazio gehiago ditu eta hauek oso erakargarriak izaten dira, eta hau dela eta, menpekotasun handiagoa eragin dezake adingabekoen artean. Arrazoi honengatik, gomendagarria litzateke, mota honetako telefonoen erabilera-denbora, gastua eta zerbitzuak mugatzea.
Adingabekoak pribatutasunaren garrantziaz kontzientziatu behar ditugu eta argi utzi behar zaie ez dutela inoiz beraien datu pertsonalik zabaldu behar.
Beraiekin hitz egin behar dugu, eta beraien adinerako egokiak ez diren edukiak daudela, edo beraien bizitza zergatik ez duten publikoki erakutsi behar azaldu behar diegu. Mugikorrik ez badute ere, edozein lagunek erakutsi diezazkieke edozein motatako bideo edo argazkiak, eta beraiek erabaki beharko dute horretan eman nahi duten beraien denbora edo beste ekintza batzuk egiten jarraitu nahi duten.
Eguneroko bizitzan zein esparru digitalean besteak errespetatzen eta beraien burua errespeta arazten erakutsi behar zaie, internetek eskaintzen duen anonimatoak, eta argazkiak edota bideoak egin eta jarraian argitaratzeko aukerak, erraz bihurtu ditzakeelako biktima zein borrero.
Ezinbestekoa da heziketa emozional eta intelektual sendoa ematea seme-alabei, beraiengan konfiantza izan dezaten, sarean aurkitzen dituzten baieztapenetako asko zalantzan jarri ahal izateko.
Gomendagarria da adingabekoek konpromiso batzuk hartzea teknologiaren erabilera egokia ziurtatzeko. Kontratu antzeko hauetan, ordutegiak, erabilera arauak eta gomendio ezberdinak ezartzen dira, hauen artean, adibidez, gurasoek beti telefono mugikorra eskura izango dutela.
Konpromiso honez gain, smartphone-aren benetako kontrola eduki nahi badugu, badaude aplikazio ezberdinak honetarako. Eduki batzuetara sartzea mugatzen dutenetatik hasita, telefonoarekin egiten diren mugimendu guztiak ezagutzea ahalbidetzen dutenetararte.
Kokapen aplikazioak ere badude. Mota honetako aplikazio onenetako bat dondeEstaFamily, da. Une oro, mugikorraren kokapena eskaintzen du, baina gainera, umea egon behar den tokian ez dagoenean ohartarazi egiten gaitu, adibidez, eskola orduan eskolan ez badago edo esandako orduan oraindik etxera heldu gabe badago. Honez gain, aplikazio honekin laguntza ere eskatu dezakete behar izanez gero, edo beraien burua arriskuan ikusten badute.
Telefonoaren erabilerari buruzko informazioa ematen dizkigun programak ere baditugu, hauekin gailua erabiltzeko ordutegiak ezarri ditzakegularik. Programa hauetako batzuk ikusezinak dira adingabekoentzat, beraz, gurasoek erabaki beharko dute seme-alabei esan ala ez mugikorrean mota horretako programak ezarri dituztela. Qustodio, Parental Control o SekureKids dira aplikazio hauetako batzuk; hauekin, mugikorrarekin zer egiten duten jakiteaz gain, eduki batzuetara sartzea mugatu daiteke eta baita telefonoa erabiltzeko ordutegia ezarri ere.
Bukatzeko, zuen seme-alabei mota honetako mugikor bat erosi nahiko bazenie, umeentzat hoberenak diren 5 smatphone-ak aurkitu ditzakezuen web orriaren esteka uzten dizuegu.
Has one comment to “Smartphone-ak: adimenarekin jokatu dezagun”