Internet eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berria guztiek (IKT), belaunaldi berrien bizitzan garrantzi handia dute, beraiekin batera hazi dira; ez dugu alferrik esaten gure gazteak natibo digitalak direla.

smartphone-kidsHonek aukera kontaezinak eskaintzen dizkiete, baina arazoak ere ekarri ditzake teknologia hauek modu egokian eta seguruan erabiltzen ez badira.

Honengatik, ezinbestekoa da bizi garen mundu hau onartzea eta ulertzea, eskura mugagabeko informazioa eta baita desinformazioa eskaintzen dien bizitza honetarako umeak txikitatik prestatzeko.

Hurrengo asteotan, teknologia berriak ondo erabiltzen erakustearen garrantziaz arituko gara, gazteek telefono mugikorrekin ezartzen duten harremana abiapuntutzat hartuta, bereziki, azken belaunaldiko gailu edo smartphone-ekin.

Gaur egungo umeak ez dira edonolako mugikorrekin konformatzen, smartphone bat nahi dute, mugikor hauekin, hitz egin ez ezik, mezuak bidali ditzakete, musika entzun, argazkiak atera, jolastu, internetean ibili, beraien sare sozialak kudeatu,… . Nerabe gehienek ordu asko eta asko ematen dituzte munduarekin erlazionatzen beraien smartphone-en bidez.

Hala eta guztiz ere, mugikor hauek indar handiko tresnak dira eta ganoraz erabiltzen erakutsi behar zaie, baina sarritan, gurasoek ez dakite hauek, edota hauek izaten dituzten aplikazio ezberdinak, nola erabili.

Baina pausuz-pausu joan gaitezan: zer da smartphone bat?

Telefono adimenduna da. Telefono mugikorra da, baina askoz ahalmen handiagorarekin eta bere aukerak ugaritzen dituen programa eta aplikazioekin. Smartphone-ak multimedia dira, tamaina txikiko ordenagailu pertsonal eramangarriak izango balira, eta hau dela eta, edozein tokitan eta unetan erabili daitezke.

Apps-for-Teenagers

Tresna hauek komunikatzeko balio dute batez ere, ahotsaren edo mezuen bidez, baina jolasteko, musika entzuteko, argazkiak ateratzeko, posta elektronikoa jasotzeko, bideoak ikusteko edo internetera konektatzeko ere balio dute. GPS, bluetooth eta 3G dute eta formato ezberdinetako dokumentuak irakurri ditzakete, hala pdf edo excel bezalako formatoetan dauden dokumentuak.

Honez gain, programa eta aplikazio ezberdinak instalatzeko aukera ere ematen digute, hauetako gehienak aisialderkin zerikusia dutenak.

Gaur egun, 10 eta 15 urte bitarteko hiru ume eta nerabeetik bik telefono mugikorra dute.

Lehenengo telefono mugikorra edukitzeko batazbesteko adina 11 urteren ingurukoa da, eta urte bigarrenera, 13 urterekin, beraien lehenengo smartphone-a lortzen dute, Komunikazioaren Teknologien Insituto Nazionalak (INTECO) egindako ikerketa baten arabera. Hamairu urtetik gorako umeen mugikorren %31, mota honetako telefonoak dira, hau da, telefono adimendunak.

Entretenimendura bideratutako aplikazioak (jolasak, bideoak edota musika), komunikaziora bideratutakoak (Messenger, Skype eta WhatsApp) eta sare sozialak dira nerabeen artean arrakastatsuenak.

HAsieran esaten genuen bezala, tresna guzti hauek onurak zein arriskuak dituzte eta beraiengandik lortzen duguna guk ematen diegun erabileraren arabera egongo da.

Hurrengo artikuluan ikusiko ditugu tresna hauek txarto erabiltzeak izan ditzakeen arrisku nagusiak zeintzuk diren, beraz, interesgarria iruditzen bazaizue, egon zaitezte adi gure hurrengo argitalpenei.