27957-listadoUrte bat bukatu eta beste bat hasten dugu. Atzera begiratu eta azken hilabeteak nolakoak izan diren errepasatzeko sasoia da; baina aurrera begiratzeko unea ere bada, asmo, helburu eta erronka berriei aurpegi emanez.
Urte berri honetan izan daitezkeen helburu on guztien artean, guraso askok seme-alaben zoriontasuna ziurtatzeko beraien esku dagoen guztia egitea edukiko dute buruan, seme-alabak ahalik hobeen hezteko helburua, pertsona autonomoak, arduratsuak, zintzoak eta balore sendoak dituztenak izan daitezan.

Erronka berri hauei optimismoarekin, gogo handiz eta itxaropenez beteta eman beharko zaie aurre; baina baita sen onarekin ere, hau baita, azken finean, gurasoek seme-alabak hezteko duten tresnarik baliotsuena.

Helburu errealista eta zehatzek arrakasta izaten lagunduko digute, baina hala ere, konstanteak eta tinkoak izatea guztiz beharrezkoa da. Egunero egin beharreko lana da hau, gure esku dauden baliabide guztiak erabilita, eta egindako sakrifizioak, emandako denbora, izandako zailtasunak eta nahitaezko porrotak ez digute axola behar.

Benetan garrantzizkoak diren gauzetaz arduratzen erakutsi behar zaie, zer dudan barik, zer naizen kontuan hartzen. Azalean dagoena da beti deigarriena, baina oinarri etiko eta emozional sendorik gabe, eraiki nahi dugun guztia apurtu egingo zaigu; beraz, funtsezkoa da oinarri sendo hori lantzea.
Horretarako, eredu izan behar gara: esaten eta egiten dugunaren arteko koherentziak gehiago erakutsiko die gure hitzek bakarrik baino.

Bai ala Ez, hauen arteko oreka lortzea guraso askoren zerrendan egongo da aurton ere ziur asko.
Bizitzan gertatzen zaigun guztia ez da beti ona, “zorionez”. Frustrazioa ikastearen eta heltzearen parte garrantzitsua da eta horregatik, seme-alabek beraien frustrazioak jasaten eta onartzen eta bizitzan aurkituko dituzten zailtasunak gainditzen ikasi behar dute.
Seme-alaben heziketan ezetza erabiltzen jakitea ezinbestekoa da. Gehienetan baietzkoaren alde egingo badugu ere, batzuetan beharrezkoa izango da beraien ageriko esker onari uko egitea eta ezetz esaten jakitea.

Errealitatearekin kritikoak izaten eta berientzat kaltegarria denari ezetz esaten ere erakutsi behar zaie.

Gure diskurtsoaren sendotasuna ere, urte berrirako asmo onen zerrendara gehitu dezakegu.
Familiak eta eskolak, agente hezitzaile eta sozializatzaile nagusiak diren heinean, batera joan behar dute, helburu bateratuak adostu beharko dituzte batzuetan irizpide ezberdinak izan arren.

Laburbilduz, hastera doan urte berri hau barrez eta negarrez beteta egongo da, eztabaidaz eta musus, arazoz eta maitasunez, momentu onez eta txarrez, eta batez ere lanez, heziketa lan gogorrez: txarto ulertutako maitasunak ez gaitzan erabateko permisibitatean edo gainprotekzioan erori arazi.

URTE BERRI ON DENOI!
ano-nuevo2 mafalda