Gurasoak sarritan estu ta larri eta kezkatuta sentitzen gara gure seme-alaben garapen prozesuak suposatzen duen lan hezitzailearen aurrean. Askotan bakarrik sentitzen gara, arazo txiki edo ez hain txiki hori gurean baino ez dela gertatzen, guri baino ez zaizkigula horrelakorik gertatzen.
Gure seme-alabak nerabezarora heltzen direnean bakardade eta babesik ez sentimendu horiek areagotu egiten dira, aurretiaz bageneuzkan buruhausteei nerabezaroarekin batera datozen berezko portaerak gehitzen zaizkielako:

Erretzen hasiko ote zen? Zertan ibiliko ote da lagunekin dagoenean? Bere lagunak “litroak” egiten dituztela jakin izan dot….nireak ere bai? Noizbait mozkortu ote da? Zer dela eta horrenbeste whatsapp?

Egoera horien aurrean batzuetan kezkatu egiten gara, beste batzuetan ikaratu eta beste batzuetan baita amorratu ere, eta une horietan faltan botatzen ditugu lagunduko, bideratuko eta informatuko gaituzten pertsonak eta espazioak; gure egoerak eta sentimenduak egiaztatzen laguntzen gaituztenak eta baliabideetaz eta aukera ezberdinetaz informatzen gaituztenak; baina batez ere, faltan botatzen ditugu amankomuneko esparruak eukitea, gure esperientziak eta kezkak beste pertsona batzuekin partekatzeko, elkar laguntzeko eta azkenean, ez gaudela hain bakarrik ikusteko, bizi ditugun egoerak beste familia batzuk bizitzen dituztenen oso antzekoak direla konturatzeko.

ARDURATU Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Etorkintza Elkargoaren baterako hausnarketaren ondorioz sorteen da eta beharrizan guzti hauei erantzuten saiatzen da. Informatzera eta aholkatzera zuzenduta dagoen gune bat eskaintzen digu baina horrez gain, parte hartzeko aukera ere eskaintzen digu, gure esperientziak, kezkak eta hausnarketak partekatzeko aukera eta guzti hau, beti ere gai hauetan aditua den profesional batek dinamizatuta.

Arduratuko lan-talde profesionala

Arduratuko lan-talde profesionala