illegal-drugsDrogen erabilera, gehiegizko erabilera eta dependentziaren artean ezberdintzen jakiteak, une zehatz batetan dependentzian bukatu daitekeen gehiegizko erabilera baten aurrean neurriak hartzen lagundu dezake.
Nola definitu ditzakegu beraz hiru kontzeptu hauek?

Erabilera
Jarduera ez denean denbora guztian eta jarraian ematen. Pertsonak jarduera hori edozein momentutan eten dezake, hori dela eta inolako arazo edo atsekaberik pairatu gabe.

Gehiegizko erabilera
Jarduera ez denean egokia. Pertsonak ahal duen denbora guztia jarduera horretan ematen du eta gertatu daiteke lehen gustatzen zitzaizkion beste jarduera batzuk alde batera uztea, bere denbora guztia jarduera horri dedikatzeko; adibidez, jokoan aritzeko.

Dependentzia/adikzioa
Jarduera behin eta berriz errepikatzen denean. Pertsonak bere beharrizanak portaera konpultsibo horretara egokitzen ditu eta beharrizan horiek (zirrara, laguntasuna, erronka, hobetzea, dibertimendua,…) jarduera horrekin betetzen ditu. Etengabe, substantzia, gauza edo egoera hori bilatzen du, eta lortu arte ez da gelditzen, beste ezerk ez baitio axola.

Alkoholaren eta beste drogen kasuan, badaude adierazgarri batzuk, adikzio baten aurrean gaudela adierazi ditzaketeenak:

Adierazle psikologikoak:

  • Alkohola edo drogak hartzea arazoak ahazteko edo erlaxatzeko
  • Lagunei eta familiakoei gauzak ezkutatu edo hauen aurrean lotsatu
  • Lehen garrantzitsuak ziren jarduerekiko interesa galtzea
  • Eguneroko errendimenduan arazoak izatea, bai ikasketetan edo baita lanean ere
  • Lagunak aldatzea, drogak hartzen dituzten lagunekin egoteko
  • Drogak nola lortu pentsatzen ematea denbora osoa
  • Ondasunak lapurtzea edo saltzea drogak ordaindu ahal izateko
  • Arrakastarik gabeko saiakerak drogak edo alkohola uzteko
  • Antsietatea, haserrea edo depresioa
  • Gogo-aldartean aldaketak

Adierazle fisikoak:

  • Loaldi-ohituretan aldaketak
  • Substantzia uzten saiatzean ahul edo txarto sentitzea
  • Eragin berbera lortzeko, substantzia kopuru handiagoa hartu beharra
  • Elikadura ohituretan aldaketak; argaltzea edo loditzea (hau ez da beti guztiz fidagarria, pisu aldaketa horiek beste faktore batzuengandik izan daitezke eta: gogo-aldartearen osasun-arazo bat, elikadura-arazo bat,…)

Gai honetan sakondu ahal izateko, Adicciones gunean argitaratutako artikulu oso interesgarri baten esteka uzten dizuegu.