Gizabidea eta heziera ona elkarbizitzarako ezinbestekoak dira. Gure eguneroko bizitzan jokamolde ona izateak gure seme-alabak errespetuan hazten eta hezten lagunduko digu.

child-817369_1280

Heziera ona haurren esparru guztietan eman behar da, baina, batez ere, familiatik hasi behar da, hau baita eragin handiena duen esparrua eta beraz, gurasoek helarazi behar diete seme-alabei.

Ikasketa guztien moduen, baloreetan heztea ere haurren adinera egokitu behar da. Hala ere, haurraren inguruko helduen portaera egokia izan behar da beti, adingabekoek jasotako ereduaren bitartez ikas ditzaten.

  • Urte bi: eskerrak ematen eta gauzak mesedez eskatzen erakutsi diezakegu.
  • 3 urte: haurrak modu egokian sozializatzen dira eta garai ona da besteekin partekatzen, beraien gauzan batzen edo pazientzia gehiago izaten erakusteko.
  • 6 urte: ondo ala gaizki portatzea oso ondo bereizten dituzte eta ondo portatzen dakitela erakutsi behar dute.
  • 8 urte: adin zaila izaten da bihurrikeria eta asaldura hasten direlako. Heziera onaren garrantzia azpimarratu behar diegu eta txarto portatzen direnean besteak nola sentitzen diren erakutsi behar zaie. Adin honetan, haurrek enpatia landu behar dute nerbezarora heltzen direnean, enpatia hau ondo sustraituta egon dadin eta besteekiko errespetua eta begirunea manten ditzaten.

 

Haurrek txikitatik ikasi beharreko ezinbesteko portaera batzuk daude:

  1. Nonbaitera heltzerakoan edo joaterakoan agur egin.
  2. Gauzak mesedez eskatu.
  3. Eskerrak eman.
  4. Parkamena eskatu.
  5. Baimena eskatu.

 

Heziera ona erakusteko zer egin dezakegu?

  • Eredu izan: ingurukoak gizabidez portatzen direla ikusten badute, gauzak mesedez eskatzen eta eskerrak ematen dituztela ikusten badute, imitazio bidez ikasiko dute.
  • Zuzenean erakutsi: nonbaitera heltzen garanean edo nonbaitetik joaterakoan, agur egiteko eskatu diezaiekegu; opari bat edo konplimendu bat jasoten dutenean eskerrak emateko esan diezaiekegu,… .
  • Errefortzu positiboa: ondo eta edukazioz portatzen direnean merezimendua aitortu behar zaie eta portaera ona goraipatu. Honek ondo senti araziko ditu eta portaera hori errepikatzen saiatuko dira.
  • Zuzendu: eskerrak ematea ahazten zaienetan edo agurrik egin nahi ez dutenetan, portaera hori zuzendu behar zaie, portaera egokia zein den adieraziz.
  • Konstantzia: baimena eskatzea edo jaterakoan ondo portatzea, adibidez, egunero gertatu behar dira. Jendaurrean ondo portatzea eta modu egokian jatea ezinezkoa da, etxean nolanahi jaten uzten badiegu.