Haurtzaroan behaketaren bidez ikasten da. Haurrek gurasoek egiten dutena ikusten dute, hauek nola portatzen diren, eta jarrera horiek ikasten dituzte.
Gai honen harira, “Guk hezten ez baditugu, beste batzuk egingo dute” kanpainaren bitartez, Balia Fundazioak, helduengandik entzun eta ikusten dutenaren aurrean, haurrek jasan dezaketen zaurgarritasunari buruz kontzientziatu nahi ditu familiak eta gizartea orokorrean.