Erretzeari lagatzeko arrazoiak hainbat izaten dira, ezberdinak eta pertsonalak denak. Era berean, erabilitako metodoak ere ezberdinak izaten dira pertsona bakoitzarentzat: inongo laguntzarik gabe saiatzen direnak daude, baina baita, tratamendu farmakologikoez edo bestelako terapiez baliatzen direnak ere.
Minbiziaren Aurkako Elkarteak gida praktiko bat kaleratu du, erretzeari lagatzea errazagoa egingo duten gomendioekin.
Erretzeko ohitura eta tabakoarekiko menpekotasuna eteteko estrategia ezberdinak eskaintzen ditu gida honek, eta erretzea ikasitako jokabidea den heinean, kontrolatu eta aldatu daitekeela azpimarratzen du.