Urte berri bat hasten dugunean, helburu edo asmo berri asko planteatzen ditugu. Erretzeari lagatzea jende askoren helburua izaten da urte hasieran.
Erretzeari lagatzeko arrazoiak hainbat izaten dira, ezberdinak eta pertsonalak denak. Era berean, erabilitako metodoak ere ezberdinak izaten dira pertsona bakoitzarentzat: inongo laguntzarik gabe saiatzen direnak daude, baina baita, tratamendu farmakologikoez (txikleak, txaplatak, pilulak,…) edo bestelako terapiez baliatzen direnak ere.

Minbiziaren Aurkako Elkarteak gida praktiko bat kaleratu du, erretzeari lagatzea erraztuko duten gomendioekin.

DEJARFUMARErretzeko ohitura eta tabakoarekiko menpekotasuna eteteko estrategia ezberdinak eskaintzen ditu gida honek, eta erretzea ikasitako jokabidea den heinean, kontrolatu eta aldatu daitekeela azpimarratzen du.

Gidak erraz bereiztu daitezkeen atal ezberdin bi ditu:

  • Tabakoarekin eta orokorrean erretzeari lagatzearekin zerikusia duten hainbat alderi buruzko informazioa. Erretzeari lagatzen saiatu aurretik, garantzitsua litzateke duda ezberdinak argitzea eta okerreko ideiei buruzko hausnarketa egitea. Atal honen helburua horixe bera da: informazioa eskaintzea eta dudak eta ideia okerrak argitzea.
  • Erretzeari lagatzen lagundu dezaketen estrategia eta teknika espezifikoak. Atal hau guztiz praktikoa da eta tabakoa uzteko prozesua erraztu nahi du.

Hala ere, gogoan izan behar dugu, ez dagoela inongo formula magikorik tabakoa uzteko. Erretzeari lagatzeak denbora eta erabaki sendoa eskatzen duen esfortzu pertsonala dakar berekin.

Gida honek tabakoari aurpegi emateko estrategiarik egokiena planifikatzen lagunduko dizu.