Orain urte gutxirarte, kanpotik jasotzen genituen estimuluak limitatuta zeuden eta batez er, gure inguru hurbilenetik jasotzen genituen, familiarengandik, lagunengandik,… .
Gaur egun, aldiz, gure gizarteko hamar urteko edozein umek, aurreko edozein belaunalditako beste gizaki batek baino askoz informazio gehiago du. Gizon-emakume guztien historiako belaunaldi gainestimulatuena da egungoa.
Jasotako estimuluak zentzumen guztietara bideratuta daude: irudiak, soinuak, zaporeak,… ; gainera, inguru hurbileneko estimuluak ez ezik, sarritan, beraien denbora osoa ekintza ezberdinekin betetzen diegu.
Informazio kopuru guzti hori maneiatzea oso zaila da.

Gainestimulazioak “tolerantzia” eragiten du, hau da, erregularatasunez bere estimulu dosia hartzera ohitzen da organismoa, dosi horrek asetzen ez duen unea heltzen den arte eta, orduan, dosi handiagoa bilatzen du.
Arazo hau duten haurrek gero eta sentsibilitate gutxiago dute inguruko estimuluekiko, eta gero eta estimulu gehiago behar dituzte. Hiperaktiboak bilakatzen dira edo motibazio falta izaten dute eta irudimena eta sormena lermatu egiten dira. Ekintza batean denbora luzez kontzentratuta egotea asko kostatzen zaie eta pentsamenduak kolpatzen zaizkiela sentitzen dute.

Badira urteak aditu ezberdinek, hauen artean Granadako Unibertsitateko Neuroplastizitatearen eta Ikasketaren ikerketarako taldekoek, gainestimulazioak ikasteko prozesuan eragin negatiboak izan ditzakeela ohartarazi zutela.

Sufren-estrés-niños-nota-únBeharrezkoa da haurrek aspertzeko denbora izatea, aspertzea ekintza fisiko edo mentalera bultzatzen duen motibazio edo estimulazio falta bezala ulertuta. Aurretiz arau zorrotzekin egituratuta, antolatuta eta planifikatuta ez dauden ekintzak burutzeko astia izan behar dute egunero. Esploratzeko eta erratzeko posibilitatea edukitzea garrantzitsua da.

Gainestimulazioak, kanpotik jasotako etengabeko motibazioak eta zeregin eta ekintza antolatu eta planifikatuak lotzeak, nekatu eta aspertu egiten ditu eta sortzeko beharrizana eta gogoa itotzen ditu.

Gomendio batzuk:

  • Benetako aisialdia izan dezaten saiatu.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak benetan beharrezkoak direnetara murriztu. Beraien gogokoenak direnak kontuan izan.
  • Garapen erritmoa errespetatu: adin eta etapa bakoitza dastatu eta aprobetxatu behar da.
  • Beraiekin jolastu horrela eskatzen badigute, baina jokoa eta honen arauak antolatu gabe.
  • Internet eta teknologia berrien erabilera kontrolatu. Ez dira lehentasun bilkatu behar, ezta denbora librea disfrutatzeko modu nagusia ere.
  • Ordenagailu, tablet edo telefono mugikorren erabilera, ohera joateko ordutik urrundu. Ondo lo egitea berebizikoa da eta burmuinak denbora behar du normaltasunera bueltatzeko, aparatu hauek erabiltzen ari garenean jasoten ditugun estimulu guztien ostean.
  • Telebistan, interneten,… ikusten dutena gainbegiratu.
  • Naturarekin harremana oinarrizkoa da. Naturak ezartzen digun erritmoa lasaigarria da. Ikutu, usaindu, sentitu eta esperimentatu egin behar dute toki ireki eta naturaletan.
  • Beharrezkoak ez diren zaratak kontrolatu. Etxean norbaitek telebista ikusi nahi badu, edo musika entzun, ez da beharrezkoa familiako beste kideek ere egitea.
  • Beraien galdera, komentario eta azalpenak arretaz entzun. Esaten duten ezer ez da hutsala, hasieran zer esan nahi diguten ondo ulertzen ez badugu ere.