Noizbait aukera izan dugunok, jakin badakigu Jaume funes entzutea, edo kasu honetan irakurzea, beti ere plazer bat dela; arrazoin honengatik, oraintsu Diario Vascon argitaratu den elkarrizketa bat partekatu nahi izan dugu zuokin.

Psikologoa, hezitzailea eta kazetaria, Jaume Funes (Calatayud, 1947) nerabezaroan eta bere zailtasun sozialetan espezializatu da; izan ere, 40 urte daramatza nerabeak entzuten eta laguntzen.

Bere bizitza profesionalean zehar administrazio publiko ezberdinentzat egin du lan eta hainbat programen garapenean ere lagundu izan du: haur eta nerabeei zuzendutako programak, heziketara bideratutakoak, berrikuntza pedagogikora zuzendutakoak, drogak hartzeagatik arazoak dituzten pertsonak laguntzeko programak, adingabekoen babesera zuzendutakoak, baztertze eta gatazka sozialak lantzera zuzendutakoak,… . 2004 eta 2006 bitartean haurtzaroko eskubideen defendatzaile bezala aritu zen Katalunian.

"Alex no entiende el mundo". Jaume Funes

“Alex no entiende el mundo”. Jaume Funes

Gai hauei buruz asko ikertu izan du eta liburu batzuk ere idatzi ditu, beste batzuen artean, “La nueva delincuencia infantil y juvenil”, “9 ideas clave. Educar en la adolescencia”, “El lugar de la infancia. Criterios para ocuparse de los niños y niñas hoy” eta oraingoz bere azken liburua den “Alex no entiende el mundo”, 2014an argitaratu zena.

Elkarrizketa honetan Jaume Funesek nerabeak nolakoak diren kontatzen digu, beraien zailtasunak zeintzuk diren, zerk kezkatzen dituen, beraiekiko nolako jarrera izan beharko genuen,… . Nerabeek orokorrean teknologia berriekin, eta bereziki sare sozialekin, ezartzen dituzten harremanei buruz ere hausnartzen du.
Laburbilduz, Jaume Funesek nerabezaroa beste modu batera definitzea proposatzen digu, bere konplexutasun osoan ulertu ahal izateko, eta ez gatazkaz eta arazoz betetako garai bezala bakarrik.

Hemen irakurri dezakezue elkarrizketa osoa.

Interesgarria iruditzea espero dugu.