Zorizko jokoak eta apustuak gure kulturan oso hedatuta daude. Beti izan da horrela, baina orain, gainera, gaztetxoenak ere ohitura hori bereganatzen hasi dira. Apustu egiteko modu berriak agertu diren heinean (apustuak online,…) nerabeek gero eta gehiago erabiltzen dituzte zerbitzu hauek.

Hekduek bezala, gazteek ere dibertitzeko eta dirua irabazteko egiten dute apustu, baina beste jokabide batzuekin gertatzen den moduan, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoarekin adibidez, ezberdintasunak apustu egiteko moduan eta motibazioetan eta apustu egiten duten jokoetan aurkitzen ditugu: gazteek apustuak lagunekin sozializatzeko jarduera bezala ikusten dituzte; gainera, arriskua duten jarduera zirraragarriak gehiago erakartzen ditu.

Zorizko jokoak kontrolpetik ihes egin dizkietela eta arazo bat egon daiteekela adierazten diguten zantzu batzu badaude:

  • Gogo-aldarte itzala eta antsietatea.
  • Dirua lapurtzea.
  • Kezkatuta egotea: beraien zereginak alde batera uztea, bai etxean edo eskolan.

Hala ere, jarrera hauek ez dute derrigorrez jokoarekin arazo bat dagoenik adierazi behar; beste arrazoi asko egon daitezke seinale hauen atzean: lagunekin arazoak, ikasketa edo lanarekiko kezkak, harreman afektibo-sexualei buruzko kezkak, alkohol edo beste droga batzuen kontsumoa,… .

Gurasoek eragin positiboa izan ditzakete seme-alaben arriskusko jokabideetan, hauen artean apustuak edo drogen kontsumoa:

  • Beraiekin hitz egin eta zer duten esateko entzun: eztabaidarako aukera emateak, beraien bizitzan zer gertatzen ari den ezagutzen lagunduko dizu.
  • Goiz hasi: eragina handiagoa izango da gaia zenbat eta arinago lantzen hasi, nerabezarora itxaron barik
  • Apustuei buruz ikasi eta beraiei erakutsi.
  • Apustuek dituzten arriskuei buruz hitz egiteko aukerak bilatu.
  • Arau zehatza, zentzudunak eta ulergarriak ezarri.
  • Seme-alaben bizitza ezagutu: beraien lagunak nortzuk diren eta zer egiten duten.
  • Inplikatu zaitez
  • Gizarte trebetasunak eta alderatze gaitasunak erakutsi.
  • Zure portaerak eragina izan dezake zure seme-alabengan: ez ezazu mezu nahasgarririk eman.

Zorizko jokoak eta pustuak arazo bat izan daitezke, eta gero eta gazte eta nerabe gehiagori eragiten dion arazo sozial bat da. Arrazoi honengatik, deustuko Unibertsitateak pasa den astean “Factores facilitadores de conductas adictivas de juego patológico en jóvenes y adolescentes” lana aurkeztu zuen. Lan honek, ONCEk antolatutako joko arduratsuari buruzko ikerketen nazioarteko lehenengo lehiaketa irabazi du.
Ikerketak jokuaren arazoari gazteen arloan aurre egiteko tresnak azaltzen ditu, adin horietan gero eta gehiagotan antzematen den arazoari aurre egin ahal izateko alegia, ikerketaren arduradunek dioten bezala, “helduak izatera iristean arazoak ekidin ahal izateko, ezin bestekoa baita gazte eta nerabeek zorizko jokoen erabilera arduratsua egitea”.