Nerabezaroa garai zaila izaten dela argi dago. Adin honetan, nerabeak autonomoagoak izaten hasi behar dira, gurasoak eta helduak une oro beraien atzetik ibili behar gabe. Ezinbestekoa da familian elkarrizketa egotea, asko hitz egitea, seme-alabek egoerak eta beraien erabakien eta ekintzen ondorioak zeintzuk diren ondo uler ditzaten eta horrela, erantzunak eta konponbideak aurkitzeko gai izan daitezan, beraien kabuz, baina beti ere gurasoek gainbegiratuta.

Nerabezarora heltzean, gurasoek seme-alabengan nolabaiteko independentzia sustatu nahi izaten duten arren, sarritan, gurasoak lehenengo alkohol eta droga kontsumoen beldur izaten dira, lehenengo harreman sexualen beldur, eskola porrota edo mota guztietako arrisku portaeren beldur, eta arrazoi horrengatik, lar babesten dituzte seme-alabak, bizipen ezatseginak saihestu nahiean. Bestalde, gure gizarteko egungo egoerak, gazteak ekonomikoki familiaren beharrean luzaroago egotea eragiten du.


padres-afueraHau guztia dela eta, gazte eta nerabeek beraien independentzia nahi eta bilatzen dute, baina era berean, oso dependienteak dira.
Independienteak eta autonomoak izan nahi duten arren, gehienetan ez dute erantzukizunik hartu nahi izaten: adin honetan aske izan nahi dute eta familiak ezartzen dizkien erantzukizun eta zereginetatik alde egiten dute. Honek era askotako gatazkak sortzen ditu familian. Eskolan, etxean, familiarekin eta lagunekin dituzten zeregin, konpromiso eta lanen ardura hartzen duten heinean, autonomia eta erantzukizunaren arteko oreka lortu ahal izango da.

Gustokoak dituzten gauza txikiak erabili behar dira seme-alabak arduratsuagoak bilakatu daitezan. Beharrezkoa da portaera ona eta beraien bizitzako egoera ezberdinetan hartzen dituzten ardurak saritzea, autonomia gehiago eskainiz edo nolabaiteko sariak emanez (lagunekin beranduagorarte egoten utzita, ordenagailua erabiltzeko ordutegia luzatuta, hain gustoko dituzten zapatilak erosita,…).
Erantzukizunik hartzen ez dutenetan, aldiz, askatasuna eta onurak murriztu behar zaizkie, eta honela, erantzuleak izatea eta beraien emozioak kontrolatzen ikastea sustatuko dugu.

Kontuan izan behar da, huts egiten dutenean ez dela batere gomendagarria gurekin edo beste pertsona batzuekin konparatzea (anai-arrebak, lagunak,…).

Gurasoen rola ere kontuan izan beharreko beste gauza bat da: haurrak zirenean, seme-alabek gurasoak akatsik gabe ikusten zituzten, baina nerabezarora heltzean, gurasoak diren moduan ikusten dituzte, beraien alde on eta akatsekin. Arrazoi honengatik, gurasoek autoritatea galdu dezakete, irmoak ez badira eta portaera-eredu egokia izaten ez badakite. Lortutako sariren bat kentzen bazaie, garrantzitsua da berehala ez itzultzea, aurpegi ona jartzeagatik edo berriro horrelakorik egingo ez dutela esateagatik soilik. Irmoak izan behar gara.