Drogomedia Monografikoak droga-mendekotasunen buletin dokumental bat da, eta elkarlanean argitaratzen dute SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak. Gai monografikoarekin lotura zuzena duten laburpenak eta baita droga-mendetasun eta adikzio konduktualen inguruko laburpenak eskaintzen dira.
Drogomedia Monografikoen aurtongo lehenengo alea adingabeak eta alkoholari buruzkoa da eta adingabeen alkohol kontsumoari buruzko ikerketa, datu eta erreferentzi interesgarri ezberdinak biltzen ditu.
Nerabezaroan alkohol kontsumoen aurrean arrisku eta babes faktoreak zeintzuk diren, nerabezaroan, tabakoa erretzea alkohola kontsumitzeko arrisku faktore nagusietako bat dela edo nerabeek zergatik edaten duten ulertzea dira, adibide gutxi batzuk jartzeagatik, monografiko honetan biltzen diren ikerketa ezberdinek planteatzen diguten kontuetako batzuk.
Ikasle nerabeen arteko alkohol kontsumoa, bere eboluzioa, alkohola lortzeko tokiak zeintzuk izaten diren eta mozkorren inguruko datu estadistikoak ere eskaintzen ditu dokumentuak.
Monografikoan, nerabeen eta alkoholaren arteko harremana aztertzen duen bibliografia zabala eta hainbat tresna, baliabide eta esperientziak ere agertzen dira.
Baliabideak deritzon orrian irakurri dezakezue dokumentu osoa, Ikerketak eta txostenak atalean.