GIB-ari buruzko heziketa urteko egun guztietan landu beharreko gaia izan arren, atzokoa bezalako egunek, non Hiesaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatu zen, GIB-a oraindik gure artean dagoela gogorarazten digute eta bere eraginez hausnartzeko eta hedapena prebenitzeko balio digute.
2013. urtean espainiar estatuan, GIB-arekin kutsatutako 3.278 kasu berri diagnostikatu ziren. Gehienak (%85a) gizonezkoak izan ziren eta kasu berrien %80a, harreman sexualen bitartez kutsatu ziren; arrazoi honengatik ezinbestekoa da beti babes-neurriak erabiltzea.
Gazteak ez daude kutsatu ahal izatetik salbu, eta hau dela eta, beharrezkoa da familiaren, eskolaren, prebentzio programen eta erakunde komunitarioen lana eta esfortzua koordinatzea, gazteek GIB-arekin kutsatzeko arriskuak zeintzuk diren uler ditzaten eta beraien burua babesten ikas dezaten.
GIB-aren arrisku faktore nagusiak gazteen artean ondorengoak dira:
- GIB-a nola kutsatzen den ez jakitea eta arriskuak ez ezagutzea.
- Preserbatiboak modu egokian eta beti ez erabiltzea (babesik gabeko harreman sexualak izatea).
- GIB-aren froga ez egitea edo kutsatuta egonez gero, tratamendurik ez jasotea.
- Harreman sexualak izateko unean alkohola edo beste droga batzuk hartzea. Alkoholaren edo beste droga batzuen eraginpean harreman sexualak mantentzeak arriskuzko portaerak gehitu ditzake; adibidez, preserbatiborik ez erabiltzea.
Gazteengana goiz heldu behar gara, batez ere, arrisku gehien dituztenengana. GIB-aren prebentziora zuzenduta dauden heziketa-programak garatu behar ditugu, beraien adinera egokituta, arriskuei buruzko informazioa eskainiz eta beraien burua sexu-transmisioko gaixotasunetatik eta nahi gabeko haurdunaldietatik babesteko baliabideak erakutsiz; eta lehenago aipatu dugun moduan, agente ezberdinen arteko koordinazio-lana den arren, ukaezina da gurasoek sexualitate arduratsuari buruz hitz egin behar dietela seme-alabei, babes ohitura osasuntsuak bultzatuz eta gaixotasunei, haurdunaldiei eta hauek prebenitzeko bideei buruz ere hitz eginda.
Has one comment to “Gazteak babestea”
En mi punto de vista como una adolescente es que en lo personal me interesa demasiado informarme sobre los cuidados que se deben tener al momento de una relación sexual. Nosotros como jovenes debemos de estar 100% informados sobre las precauciones para evitar cualquier contagio sexual.