GIB-ari buruzko heziketa urteko egun guztietan landu beharreko gaia izan arren, atzokoa bezalako egunek, non Hiesaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatu zen, GIB-a oraindik gure artean dagoela gogorarazten digute eta bere eraginez hausnartzeko eta hedapena prebenitzeko balio digute.

2013. urtean espainiar estatuan, GIB-arekin kutsatutako 3.278 kasu berri diagnostikatu ziren. Gehienak (%85a) gizonezkoak izan ziren eta kasu berrien %80a, harreman sexualen bitartez kutsatu ziren; arrazoi honengatik ezinbestekoa da beti babes-neurriak erabiltzea.

SIDA_JOVENES_GOBVASCO2Gazteak ez daude kutsatu ahal izatetik salbu, eta hau dela eta, beharrezkoa da familiaren, eskolaren, prebentzio programen eta erakunde komunitarioen lana eta esfortzua koordinatzea, gazteek GIB-arekin kutsatzeko arriskuak zeintzuk diren uler ditzaten eta beraien burua babesten ikas dezaten.

GIB-aren arrisku faktore nagusiak gazteen artean ondorengoak dira:

  • GIB-a nola kutsatzen den ez jakitea eta arriskuak ez ezagutzea.
  • Preserbatiboak modu egokian eta beti ez erabiltzea (babesik gabeko harreman sexualak izatea).
  • GIB-aren froga ez egitea edo kutsatuta egonez gero, tratamendurik ez jasotea.
  • Harreman sexualak izateko unean alkohola edo beste droga batzuk hartzea. Alkoholaren edo beste droga batzuen eraginpean harreman sexualak mantentzeak arriskuzko portaerak gehitu ditzake; adibidez, preserbatiborik ez erabiltzea.

 

Gazteengana goiz heldu behar gara, batez ere, arrisku gehien dituztenengana. GIB-aren prebentziora zuzenduta dauden heziketa-programak garatu behar ditugu, beraien adinera egokituta, arriskuei buruzko informazioa eskainiz eta beraien burua sexu-transmisioko gaixotasunetatik eta nahi gabeko haurdunaldietatik babesteko baliabideak erakutsiz; eta lehenago aipatu dugun moduan, agente ezberdinen arteko koordinazio-lana den arren, ukaezina da gurasoek sexualitate arduratsuari buruz hitz egin behar dietela seme-alabei, babes ohitura osasuntsuak bultzatuz eta gaixotasunei, haurdunaldiei eta hauek prebenitzeko bideei buruz ere hitz eginda.