Elikadura etxean zaindu beharreko gai garrantzitsua da.
Berebiziko garrantzia du haur eta nerabeak ondo elikatzea eta dieta osasuntsua izatea beraien garapena hoberena izan dadin. Haurtzaroan eta nerabezaroan, elikatze-ohiturek eta ariketa fisikoak etorkizunean bizitza osasuntsua edo gaisotasunak izateko arriskuaren arteko ezberdintasuna ezarri dezakete.
Bai haurtzaroa eta baita nerabezaroa ere, hazkunde eta garapen aldi bereziak eta garrantzitsuak dira eta energia eta elikagai gehiago behar izaten dira.

Gaur egun, gainera, haurren eta nerabeen elikadurak izaera prebentiboa du, beste sasoi batzuetan baino sarriago ematen baitira gehiegizko pisua eta gizentasuna.

Nagusitan ematen diren gaisotasun kroniko askok zerikusi zuzena dute elikadurarekin (gizentasuna, diabetea, dislipemiak,…) eta ondorioz, haurtzaroan eta nerabezaroan hauek prebenitzea behrrezkoa suertatzen da. Ohitura osasuntsuak ezartzeko momentu ezin hobea da.
Arrazoi honengatik, gai honen inguruan familiei zuzenduta dauden gidetako batzuk bildu nahi izan ditugu. Gida hauek gure Materialak orrialdean aurkitu eta deskargatu ditzakezue.

Vivir en Salud: Claves para estar bien

Vivir en Salud: Claves para estar bien

Gizentasunak, elikadura desorekatuak, sedentarismoak eta gaisotasun kardiobaskularrek, beste batzuen artean, erronka berriak ezartzen dizkigute eta esku hartze berriztatzaileak garatu beharrean ikusten dugu gure burua.
Familiaren zeregina funtsezkoa da seme-alaben heziketan; familien laguntza eta partaidetzarik gabe, zaila da gai hauetan aurrerapausuak ematea.
Familiei zuzendutako Vivir en Salud: Claves para estar bien, gidak, Mapfre Fundazioak egindakoak, bizi osasuntsuaren oinarrizko hiru zutabeak lantzen ditu: elikadura, ariketa fisikoa eta higienea (posturarena, gorputzarena eta ahokoa).





Alimentación saludable. Guía para familias

Alimentación saludable. Guía para familias

Alimentación saludable. Guía para familias gidak, seme-alaben elikadura osasuntsuaren inguruko laguntza eskaini nahi die familiei, etxean eta eskolan iksten dutenaren artean koherentzia egon dadin.

Gidan atal ezberdinak biltzen dira, adibidez, haurren eta nerabeen elikadura-beharrizanak, familiako ohiturak, litxarreriak, elikaduraren aspektu emozionalak, trikimailu eta gomendioak, eta abar.









Guía de trastornos de la conducta alimentaria: anorexia, bulimia y obesidad

Guía de trastornos de la conducta alimentaria: anorexia, bulimia y obesidad

Azkenik, Guía de Trastornos de la Conducta Alimentaria delakoak, irakasleak, monitoreak, gurasoak, eta orokrrean hezitzaileak lagundu nahi ditu, elikadura arazo ezberdinak tratatu ahal izateko; hala, anorexia, bulimia eta gizentasuna.

Gida honekin, Mapfre Fundazioaren helburua gaisotasuna eragiten duten aspektuei buruzko informazioa eskeintzea da, gaistasun hauek goiz detektatu ahal izateko, eta hauek prebenitzeko baliabideak ere eskaintzen ditu. Babes faktore bezala funtzionatzen duten ekintzak eta jarrerak bultzatzen dira, gaitasun pertsonalak baloratu eta bultzatzeko.