Pasa den astean esaten genuen bezala, telefono mugikorrak, eta bereziki smartphone-ak, onurak zein arriskuak dituzte, eta beraiengandik lortzen duguna hauek nola erabiltzen ditugun arabera egongo da.

Telefono adimendun hauen kasuan, arriskuak eta onurak beste mugikorreenak bezalakoak dira, baina ugariagoak, telefonoarenak ez ezik, edonon eta edonoiz internetera konektatuta egon ahal izatearenak ere gehitu behar direlako. Familia askok ez dute seme-alaben telefonoetan internetik kontratatzen, baina gailu hauekin “dohainik” konektatu daitezke toki askotan, baita etxean bertan ere, wi-fi sareen bidez.

Beraien adinerako egokiak ez diren interneteko edukiak eskuratzea, ezezagunekin harremana izatea, portaera adiktiboak eta diru asko gastatzea izaten dira arrisku nagusiak.

Schülerin erhält schlechte Nachricht auf Smartphone

Ikerketa ezberdinen arabera, 10 eta 16 urte bitarteko ume eta nerabeen %11ak irudi sexualak ikusten dituzte on line, %2,5ak smartphone-aren bitartez ziberbullying-a pairatu duela aitortzen du eta %4,8ak beste batzuk bere irudia zabaldu dutela bere baimenik gabe diote.

Era berean, adingabekoen %4,3ak aproposak ez diren irudiak jaso ditu bere inguruko pertsona ezagunengandik eta %1,5ak bere buruari argazki sexyak atera dizkiola onartzen du.

Halaber, adingabeen %3,8ak aitortzen du pertsona heldu ezezagunen deiak edo mezuak jaso diztutela ezagutu nahi zituztela esanez, eta %17,8ak maulak edo iruzurrak jasan dituzte beraien smartphone-ekin.

Baina gero eta sarriagotan ikusten ari garen beste arazoetako bat da, gero eta ume txikiagoek erabiltzen dituztela gailu hauek, inolako kalterik egiten ez duten jostailuak balira beraiekin jolastuz; antza denez, ikerketa ezberdinek ondorioztatu dutenagatik, tresna hauek badituzte adin honetako umeei bereziki eragiten dieten arriskuak.

Teknologia hauek umeengan dituzten eraginak aztertze aldera Estatu Batuetan burutu den ikerketa batek, enpatia, gizarte-interakzioa eta arazoen ebazpena bezalako gizarte trebetasunen garapenean, tresna hauek eragin negatiboa izan ditzaketeela ondorioztatu zuen.

Bostoneko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan gauzatu zen ikerketa honen arabera, guraso askok seme-alabak gailu hauekin lasaitu eta entretenitu nahi dituztelako gertatzen da, gurasook ez baitute kontuan hartzen, pantaila hauen jarraikako erabilerak gurasoen eta seme-alaben arteko giza-interakzioa murrizten duela.

Gainera, pantaila interaktibo hauen erabilerak hiru urtetik beherako umeen trebetasun zientifiko eta matematikoen garapenean ere eragin negatiboa izan dezakeela aurkitu zuen “Pediatrics” aldizkarian argitaratu den ikerketa honek.

Ikusmen Digitalaren Osasunerako Heziketa Plan Orokorraren oharra ere kontuan hartzekoa da: urte bitik beherako umeek ez dute tablet edo smartphone bezalako gailurik erebili behar, beraien begiak oraindik ez daudelako guztiz garatuta eta gailu hauen argiak begiak ezinbestean kaltetuko dizkielako.
bebé con smarthpone

Pantaila hauek uhin motzeko argi gehiago ematen dute eta oso kaltegarriak dira begientzat. LED pantaila berriekiko gehiegizko esposizioak txikienen erretina kaltetu dezake, kristalinos oraindik garatzeke dutelako eta ez duelako argi mota hau modu eraginkorrean iragazten.
Jasandako kaltea konponezina izan daiteke.

Datorren astean, etxeko gaztetxoenek telefono mugikorrekin ezartzen dituzten harremananei buruz hitz egiten amaitzeko, gurasoentzat lagungarriak izan daitezkeen gomendio batzuk aipatuko ditugu, seme-alabak tresna hauen erabilera egokian hezteko. Adi egon zaitezte, beraz.