Familientzat interesgarriak izan daitezkeen gai ezberdinei buruz hitz egiten digun berri-sorta.
“Litroak egitea”: errendimendu akademikorako kide txarra
Noizbehinka asteburuetan larregi edateak (“litroak” egiteak, adibidez) asaldura kognitiboak eragiten dituela frogatu du ikerketa batek. Asaldura hauek latzagoak dira modu honetan edaten gazteago hasten direnengan; gainera, kontsumo honek metatze-eragina du, hots, ondorioak nabarmendu egiten dira zenbat eta urte gehiago eman modu honetan edaten.
Aste honetan partekatzen duguna….
Eta gauden sasoia kontuan izanda, ikasturte berriari eta eskolara bueltatzeari buruzko berrien monografiko bat dagokigu.
Instira bueltan….
Irailean gaude, eskolara eta lanera bueltatzeko sasoia. Ordutegi berrietara eta erantzukizunetara ohitzea latza izaten da eta, egoera honen aurrean agertzen diren sintoma multzoa Opor-osteko Sindromea bezala ezagutzen da. Sindrome hau umeen eta nerabeen artean ere ematen da ikasturte berriaren hasiera dela eta.
Aste honetan partekatzen duguna….
Zer ari da gertatzen kanabisarekin?
Kanabisaren erregularizazioa gero eta hurbilago dagoela pentsa genezake. Espainiar estatuan presioa gero eta handiagoa da, neurri hau gutxi gora-behera lau milioi pertsonek babesten baitute, hauetako askok kanabis erretzaileak direla onartzen dutelarik.
Autonomia-erkidegoetako kontsumoei buruzko azken datuen arabera, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean, Euskadi da sailkapeneko lehena.
Aste honetan partekatzen duguna….
Aste honetan berri oso ezberdinak aurkitu ditugu. Zuentzat interesgarriak izatea itxaroten dugu.
Bilboko Konpartsak eta Etorkintza elkarlanean Bilboko jaietan
Prebentzio komunitarioaren esparruan lanean aritzeak ez duela zentzu larregirik komunitatearen partaidetzarik gabe uste dugu Etorkintza Elkargoan eta horregatik, aurtongo jaietan Bilboko Konpartsekin elkarlanean aritzeko sortu zitzaigun aukera aprobetxatu genuen eta egun hauetan txosnetan eskuragarri egongo den material bat garatu dugu.
Aste honetan partekatzen duguna….
Hezkuntza, oporrak, sare sozialak,… eta jaietan alkohola edateak dituen arriskuak eta plazerrak kudeatzea.
Tabakoari buruz hitz egin dezagun
Gazteak nekatuta daude beti mezu berdintsuak entzuteaz, tabakoa birikietako gaisotasunekin, minbiziarekin, heriotzarekin,…. lotzen duten mezuetaz. Ez dira mezu hauekin identifikatzen, gazteak izanik, eragin hauek oso urrun ikusten baitituzte. Ez dugu ahaztu behar, nerabezaroaren ezaugarrietako bi, orainean bizitzea eta zauritua ezin izatearen sentsazioa direla.
Honengatik guztiagatik, gaurkoan, ikus-entzunezko material bat partekatu nahi izan dugu zuokin, gure esperientziaren arabera, beraiekin tabakoari buruz hitz egiterakoan oso eraginkorra delako eta zer pentsa ematen dietelako.
Azken bidalketak
- ZELAN BABESTU AHAL DITUGU GURE SEME-ALABEN BEGIAK PANTAILA DIGITALEN AURREAN?
- Aita, noiz itzuliko da amama?
- Mundua aldatu zuten 26 emakume izugarriren bizitza nerabeei kontatuta
- Jokover, ausazko jokoei eta apustuei buruzko bideo-joko berria gaztetxoentzat
- Cyberia Enea, teknologia berrien erabilera egokiari buruzko blog berria
Artxiboak
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila