Alkohola gizartean oso onartuta dagoen droga bat da, baina kalte larriak eragiten ditu gorputzean eta urtero ematen diren heriotzen %6a alkoholagatik dira. Hala ere, alkohol asko edateak dituen eragin kaltegarriei aurre egiteko tratamendu eraginkor gutxi daude.

efectos alcoholJendeak normalean ez ditu kontuan hartzen alkoholak eragiten dituen kalteak; ez da tabakoarekin bezala gertatzen, eta alkohola ez dela hain kaltegarria uste da. Baina alkohol asko edateak minbizia, gibeleko gaixotasunak, arazo psikiatrikoak edo alkoholismo kronikoa bezalako arazoak izateko arriskua areagotzen du. Denbora tarte oso txikian alkohol kopuru handia hartzeak %20an handitzen du adikzio bat garatzeko arriskua eta zifra hau handitu egin da azken urteotan gazteenen artean.

“Litroak egiteak” (boteiloia) polemika asko sortzen du, berehalako arazoak sortzeaz gain (koma etilikoak, portaera oldarkorrak,…) adikzioa bezalako epe luzeko ondorioak ere eragin ditzakeelako.
Alkohola eta cannabis edo kokaina bezalako beste substantzia psikoaktibo batzuk neurrigabe kontsumitzeak dakartzan osasun arazoek eskizofrenia bezalako gaixotasun mentalak eragin ditzake gazteen artean. Genetikagatik mota honetako gaixotasunak garatzeko ditugun probabilitatea handitu egiten da drogen kontsumoarekin.
Adolescentes alcoholLitroak egiten gero eta gazteago hastea arazo oso larria da, 13 edo 14 urteko gaztetxoak ez daudelako neurologikoki guztiz garatuta, eta hau dela eta, bizian zehar gaixotasun fisiko edo psikiko bat edo adikzio bat izateko arriskua areagotu egiten da.

Kontsumitzen hasterakoan, inork ez du uste etorkizunean adikzioan eroriko denik, baina ez dago arriskurik gabeko kontsumorik, pertsona batzuk alkohola eta beste drogak asteburuetan bakarrik kontsumituz gero, ez dutela inongo arazorik edukiko pentsatu arren.

Konponbidea gurasoen autoritatean eta haurrek etxean ikusi eta ikasitakoan dago, eta baita administrazio publikoek mota honetako ohituren aurrean hartzen duten jarrera eta neurrietan ere.