Drogamendekotasunaren Aurkako Laguntzarako Elkarteak (FAD) eta Mapfre Fundazioak gauzatu duten ikerketa baten arabera, 16 eta 30 urte bitarteko pertsonen ia %64ak onartzen du, azkenengo 6 hilabeteetan alkohol nahikotxo edan duen norbaitekin igo dela automobilera. Honez gain, %32ak cannabisa kontsumitu duen norbaitekin joan dela autoan onartzen du; %10a kokaina edo speed hartu duen norbaitekin eta, %5a estasia, anfetaminak edo haluzinogenoak hartu dituenarekin.
Dokumentuak baita ere jakinarazten du, 18 eta 30 urte bitarteko gidarien herenak onartzen duela autoa gidatu izana alkohol nahiko edan ostean. %10ak cannabisa kontsumitu ostean; %4,3ak kokaina edo speed hartuta eta, %3,8ak estasia, anfetaminak edo haluzinogenoak hartu ostean.
Mapfre Fundazioko Bideko Segurtasun sailetik ohartarazten dute, egun, gidarien artean positibo gehiago ematen direla beste drogengatik alkoholagatik baino.
Ikerketa honen arabera, gazteen artean arriskurik handiena dutenak 5 urtez baino gehiagoz gidatzen duten gizonezkoak dira, baina drogen eraginpean gidatzeagatik jarritako isun guztietatik, erdia baino gutxiago direla 30 urtetik beherakoei jarritakoak, argitzen dute Zirkulazioaren Zuzendaritza Orokorretik. Beraz, substantzia hauen kontsumoa ez da adin tarte honen arazoa bakarrik.
Toxikologiaren Institutu Nazionalaren datuen arabera, 2014an hildako gidarien %39,09ak alkohola edo beste drogaren bat hartu zuen, eta DGTaren kalkuluen arabera, substantzia hauek errepideetatik erauziko balira, urtean 900 heriotza saihestuko lirateke auto-istripuetan.
Zenbakiak oso kezkagarriak dira; teorian eta formalki alkoholaren eta beste drogen eraginpean gidatzearen arriskua ezagutzen den arren, ezagutza hau gero, gutxiago jartzen da praktikan. Emaitza hauek, bideko segurtasunaren inguruko etengabeko formakuntzaren garrantziaz hausnartzera garamatzate, bai eskoletan, autoeskoletan eta, noski, baita etxean ere.