Nerabezaroa gauza berriak probatzeko unea da.
adolescentes y drogasOhikoa izaten da nerabezaroan alkoholarekin eta beste droga batzuekin esperimentatzea. Nerabeek alkohola eta beste drogak arrazoi ezberdinengatik erabiltzen dituzte: jakinminagatik, ondo sentitzeko, estresa murrizteko, nagusi sentitzeko edo talde bateko partaide direla sentitzeko, beste arrazoi batzuen artean.
Zoritxarrez, sarritan, ez dute ikusten oraingo ekintzen eta etorkizuneko ondorioen arteko lotura. Gogorrak eta zauri ezinak sentitzen dira eta beste batzuk jasaten dituzten arazoek ez dutela beraiengan eraginik uste dute.
Nerabe batzuk drogekin apur bat esperimentatzen dute eta heldutasunera heltzean alde batera uzten dituzte, edo noizean behin bakarrik hartzen dituzte arazo garrantzitsurik izan gabe. Beste batzuk, aldiz, menpekotasuna garatuko dute, gero eta droga arriskutsuagoak hartuko dituzte eta kalte garrantzitsuak eragingo dizkiete beraien buruari eta seguruenik beste batzuei ere.
Zaila da nerabeetako zeintzuk mugatuko diren esperimentaziora eta zeintzuk garatuko dituzten arazo larriak jakin ahal izatea.

Alkohola eta beste droga batzuk hartzea eragin negatiboei lotuta dago, hala, etorkizunean droga kontsumo arazotsuak izateko probabilitate handiagoa, eskola porrota, istripuak izateko arrisku handiagoa, arriskuzko sexu-harremanak, suizidioa,… .

Nerabeak alkohola edo beste droga batzuk hartzen ari diren zantzu nagusietako batzuk ondorengoak izan daitezke:

  • Fisikoak: nekea, lo egiteko arazoak, osasunari buruzko kexuak, begiak gorrituta izatea, etengabeko estula, ondo hitz egiteko arazoak edo oso azkar hitz egitea, arnasatsa, begiko niniak oso handi (dilatatuta) edo oso txiki (puntiformeak) izatea, begien mugimendu azkarra, goserik ez edo gose handia,… .
  • Emozionalak: nortasun aldaketak, gogo aldarte aldaketak, suminkortasuna, arduragabekeria, autoestimu baxua, zentzugabekeria, depresioa, uzkurtasuna, interes falta orokorra, nagikeria, apatia, etengabeko logura, hiperaktibitatea,… .
  • Familian: temati eta beti eztabaidarako gogoa izatea, arauak ez betetzea, desobeditzea, familiarekin komunikazioa etetea,… .
  • Eskolan: gero eta interes gutxiago izatea, jarrera negatiboa, emaitza txarrak, klaseetara sarritan huts egitea, diziplina arazoak eta faltak,… .
  • Arazo sozialak: bapatean lagun-taldea aldatzea, alkohola eta beste droga batzuk hartzen dituzten lagunak izatea, legearekin arazoak, lapurretak, gezurrak, itxuran eta janzkeran aldaketa esanguratsuak, gogokoak zituen aisialdiko ekintzak uztea,… .

Sintoma hauek ez dute beti esan nahi derrigorrez drogak kontsumitzen ari direnik, beste arazo emozional batzuen seinale ere izan daitezke eta.
Gurasoak adi egon behar dira, arduratu egin behar dira eta seinale hauen zergati posibleak identifikatu beharko dituzte, arazoa ahalik eta arinen konpondu ahal izateko beharrezkoak diren neurriak hartze aldera, arazoa larriagoa bilakatu orduko.

Gazte-gaztetatik alkoholari eta drogei buruzko informazioa eta heziketa eskainita ere lagundu diezakete gurasoek seme-alabei, familian komunikazio bide egokiak ezarriz, eredu positiboa erakutsiz eta sor daitezkeen arazoak lehenbailehen onartuz eta tratatuz.