Gazteak nekatuta daude beti mezu berdintsuak entzuteaz, tabakoa birikietako gaisotasunekin, minbiziarekin, heriotzarekin,…. lotzen duten mezuetaz. Ez dira mezu hauekin identifikatzen, gazteak izanik, eragin hauek oso urrun ikusten baitituzte. Ez dugu ahaztu behar, nerabezaroaren ezaugarrietako bi, orainean bizitzea eta zauritua ezin izatearen sentsazioa direla.
Honengatik guztiagatik, gaurkoan, ikus-entzunezko material bat partekatu nahi izan dugu zuokin, gure esperientziaren arabera, beraiekin tabakoari buruz hitz egiterakoan oso eraginkorra delako eta zer pentsa ematen dietelako.
Tabakoari buruz hitz egin dezagun
Arriskuak murrizteko jarraibide batzuk
Ezin dugu normaltzat jo adin gabekoek alkohola edatea edo beste droga batzuk hartzea, are gehiago oso gazteak direnei buruz hitz egiten ari garenean; baina egia da baita, egungo errealitateak zera dinoskula: adin batzuetan, kontsumo hauek seguruenik agertu egingo dira, eta ondorioz, alkoholak beraiengan duen eragin negatiboa murriztu nahi izanez gero, beraiekin gai honetaz hitz egin beharko dugu eta jarraibide batzuk eman beharko dizkiegu arriskuak ekidin ditzaten.
Informazio guztia eta egiazkoa
Alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoa areagotu egiten da uda sasoian, eta halabeharrez, baita hauekin lotuta dauden arriskuak ere, batez ere, gaztetxoenen kasuan, hauek drogekin beraien lehenengo harremana uda honetan izan dezakete eta. Honengatik guztiagatik, oso garrantzitsua da etxean gai hauetaz hitz egitea.
Aste honetan partekatzen duguna….
Oraingoan, nerabeak dira gure berrien protagonista: gazteen kontsumismo geroz eta handiagoa, publizitateak bere kontsumo ohituretan duen eragina, denbora antolatzen jakitea,… .
Aste honetan partekatzen duguna…..
Espainiar estatuko hezkuntzaren egoera aztertzen dugu, Facebook-eri buruz hitz egiten dugu eta baita adingabekoek alkohola edatearen aurrean hartutako neurri berriei buruz ere.
Zorizko jokoak eta nerabeak: apustu egin dezagun… prebentzioaren alde
Zorizko jokoak eta apustuak gure kulturan oso hedatuta daude. Beti izan da horrela, baina orain, gainera, gaztetxoenak ere ohitura hori bereganatzen hasi dira. Apustu egiteko modu berriak agertu diren heinean (apustuak online,…) nerabeek gero eta gehiago erabiltzen dituzte zerbitzu hauek.
Txokoak, lokalak, “lonjak”…. Ateak itxita
Arartekoak oraintsu gazteen lokalei buruzko gogoetarako dokumentu bat aurkeztu du; antzemandako arazoei aurre hartzeko gomendio batzuk proposatzen ditu eta udaletxeei dei egin diete gazteen lokalen udal ikuskaritzako planak egiteko, lokal guztiak zerrendatuz eta segurtasun eta ingurumen baldintza minimoekin lotutako arauak ezarriz.
Nahi dena baino ez denean ikusten
Normalean, bai nagusiek eta bai gazteenek ere alkohola bere eragin positiboenekin lotzen dute eta honen ondorioz, droga hau gure gizartean guztiz onartuta eta hedatuta dago; halandaze, jende askok ez du alkohola drogatzat hartzen. Alkoholaren eta bere eragin positiboen arteko lotura hau oraindik nabarmenagoa da nerabeen artean. Gazteek orokorrean ez dute alkoholaren kontsumoa honek ekar ditzakeen […]
Gaztetxoen alkohol-kontsumo eredu berriak: gurasoen kezka eta egonezinaren iturburu
Nerabe eta gazteen alkohol kontsumoa goraka doa, kontsumitzen duten alkohol kopuruari dagokionez eta baita hartutako edarien graduazioari dagokionez ere. Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoak gero eta gehiago kezkatzen ditu gertakari honek eta ondorioz, gazteen kontsumoei buruzko informazio eskaera ere gero eta handiagoa da. Gazteek alkohola kontsumitzeko dituzten eredu berrien ezaugarriak ezagutzeak, beraiekin gai honi buruz errazago […]
Azken bidalketak
- ZELAN BABESTU AHAL DITUGU GURE SEME-ALABEN BEGIAK PANTAILA DIGITALEN AURREAN?
- Aita, noiz itzuliko da amama?
- Mundua aldatu zuten 26 emakume izugarriren bizitza nerabeei kontatuta
- Jokover, ausazko jokoei eta apustuei buruzko bideo-joko berria gaztetxoentzat
- Cyberia Enea, teknologia berrien erabilera egokiari buruzko blog berria
Artxiboak
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila