Badaude sexu-jazarpenaren baitan jarrera eta portaera batzuk, gazteek ez dituztenak horrela identifikatzen, gabaz eta jai giroan ematen direlako; are gehiago, tartean drogen kontsumoa badago: neska ezezagun bat gerritik heltzea edo ukitzea, musu ematen tematzea, neskazko bat setiatu edo iraintzea,… .
Drogek ezkutuko sexismoa azaleratzen dute, substantzien kontsumoa bitarteko, sexualki erasotutako emakumeen kopuruaren igoerak eta Eraso sexualen erantzukizuna drogen kontsumoan kokatzeko joerak ondo adierazten duten moduan, bortizkeria eragiten duena substantzia bera izango bailitz, erasotzaileen erantzukizun guztia alde batean utziz.